"Kamararen atzean egotea nahiago dut"
Literaturazalea bada ere, testu politikoak irakurtzen ditu gehienbat, eta asteburuetan lasaitasuna du gustoko. G. Zein dira zure idazlerik gustukoenak? E. Momentu honetan bi liburu ditut mahai gainean, oso bitxiak biak. Irakurri dudan azkena Santa Teresa de Jes¨²s-i buruzko tesia da, astelehenean kanpora joan behar baitut horretaz hitz egitera. Beste liburua politikari buruzkoa da, Luis Carandellena hain zuzen ere. Herenegun Alemaniako egoerari buruzko beste liburu bat bukatu nuen. G. Ez duzu literaturarik irakurtzen astirik ez duzulako...? E. Literatura asko gustatzen zait. Irakurri dudan azken testu literarioa Isabel Allenderen liburu berria da. G. Benetako literaturazaleak nahikoa al du euskarazko literaturarekin? E. Ez. Inola ere ez. Euskaraz inoiz idatzi ez den bezala idazten da gaur egun, ongi eta asko idazten baita. Anjel Lertxundi, Bernardo Atxaga eta horiek oso gauza onak idazten dituzte, baina literatura zabalagoa da. Nik uste dut gaztelaniara eta beste hizkuntzetara joan behar dela. G. Beste zaletasunik al duzu? E. Adibidez, Madrilera joan eta ordu pare bat libre badut, museoetara joatea gustatzen zait, El Pradora...Zaletasun topikoak dira. Niri asko gustatzen zait Goya, Vel¨¢zquez edo El Greco ikustea. Ez dakit ezer pinturari buruz, baina ikusten dudanari buruzko galderak sortzea gustatzen zait. Orain Parisen egon naiz eta Louvrera eta Rodinen museora joan naiz. Asko gustatzen zait asteburuan lasai egotea. Beste zaletasunen artean, asko gustatu zait beti kamara baten atzean egotea. Super 8 kamara bat daukat eta egunen batean museo batera eramango dut. Gaur egun bideoarekin ere ibiltzen naiz, baina ni ez naiz sekula agertzen.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.