Paisajea, industria eta oroimena
Amaitzear dagoen mende honetan, industrializazio prozesuaren hastapena eta garapena bizi izan dugu Euskal Herrian. Garai honetan eraikitako lantegi eta guneak gure paisaia eta oroimenaren parte dira dagoeneko. Hala ere, azken urteotan eraikin industrial hauek desagertzen ari dira. Bilbo eta Pasaiako untziolak, mehatzak, burdinolak... amaigabea litzateke azken urteetan gure herrietako paisai industriala osatu duten gune suntsituak izendatzea. Paisai industrial honen desagerpenarekin gure historia eta izaeraren zati bat desagertzen ari da. Arazo honen inguruan ikerlari eta artista talde batek hausnarketa berezia egin du. Donostiako San Telmo museoan ikusgai dagoen Paisajea, Industria eta Oroimena erakusketa da hausnarketa horren emaitza. Donostia Kultura, Gipuzkoako Foru Aldundia, Portugaleko Kultura Ministerioa eta Portugaleko Argazki Elkarteak antolaturiko erakusketa hau ekimen ezberdinek osatzen dute. Oinarri gisa, Luis Palma argazkilari portugaldarraren irudiak. Bertan, Euskal Herriko eskualde ezberdinetako ingurune industrial eta euren periferiak azaltzen dira. Argazki erakusketa osatzen, katalogo-liburua eta Arkitektura Eskola Ofizialak antolaturiko hitzaldiak. Erakusketaren komisarioa den Fernando Golvanok proiektua aurrera eramateko arrazoiak aipatzerakoan zera dio: "Bizi dugun industria krisia dela eta, Euskadin dugun patrimonioaren zati garrantzitsu bat galtzen ari gara. Horrexegatik, gure memoriaren zati bat den paisai horren aldarrikapena egin nahi dugu. Luis Palma argazkilaria eta Portugaleko erakundeekin lan egiteak beharrezkoa den distantzia eta ikuspegi aniztasuna eman digu". Monumentu erlijiosoak zaintzen eta berritzen diren moduan, monumentu zibilek ez dute administrazioaren jaramonik izaten. Gure herriko monumentu zibilen artean garrantzitsuenak, arkitektonikoki, teknikoki eta artistikoki, eraikuntza industrialak dira. Baina orduan zergatik ez zaie jaramonik egiten? "Gure heziketa estetiko eta kulturalean ez ditugulako lanaren inguruan sortu diren monumentuak baloratu. Gure eguneroko bizitzan parte hartu duten eraikuntza hauek ez gaituztelako harritzen, gure paisai kotidianoaren parte bat direlako. Gure atzetik datozen belaunaldietarako, gune industrial hauek historiaren zati bilakatuko dira. Akaso Euskalduna untziolako gertakariak ez al dira gure historia kontenporaneoko zati esanguratsu bat?" Baina proiektu hau ez da arkeologi industrial ekimena soilik. Paisai industrialaren balio artistiko eta estetikoak gure memorian duen garrantzia da erakusketaren oinarrietako bat. Fernando Golvanok modu honetan definitzen du Luis Palma argazkilari portugaldarraren lana. "Luis Palmak aspalditik jorratu du periferia industriala bere lanetan. Bere kamarak, modu klasiko batean, konposizio zaindu baten bidez, dokumentu hutsetik harago joan eta paisai hauen alderdi estetiko eta artistikoa isladatzen du". Golvano jaunak aipatzen duen periferia industrialaren papera ere esanguratsua da. Industriaren inguruan, emigrazio prozesua eman zen eta, honekin bat, periferia urbanoaren handitzea eta naturaren degradazio prozesua. Hala ere, industrializazioak izandako eragina ez da materiala edo soziala soilik izan. "Industrializazioak artea kodifikatzeko modu berria ekarri zuen ein handi batean. Industralizazioarekin hasera batean intentzio estetikorik gabe jaiotzen ziren objetuak arte piezatan bilakatuko dira. Paisai industrialarekin horixe bera gertatzen da. Luis Palmaren argazki industrialek Sestao eta Pasaiako eraikuntza erdoildu horien emozio estetikoa azaltzeko gaitasuna dute". Europa adibide Europako herrialde ugaritan, gisa honetako eraikuntza industrialen erabilerak birziklatu egiten dira. Museotan edota kultur gunetan bilakaturik paisai berrietan erreziklatzea lortzen da. Ez da beharrezkoa izaten paisai industrial osoa gordetzea. Elementu batzuk gordetzearekin nahikoa izan daiteke. Atzerriko ikerlari askok Bilbo eta Pasaiako portuak historia industrialaren altxortzat dituzten bitartean, ezjakintasunak eta espekulazioak gune hauek betirako desagertu arazten ari dira. "Hori galarazteko egin zen Lutxanako Teknikaren Museoaren proiektua, baina museoa egin baino lehen, diru arazoak zirela eta, bertan behera utzi zuten. Guggenheim museoa eraikitzeko aldiz ez da diru arazorik egon..." Gai honek pizten duen jakinmina gure mugetatik kanpo hedatzen da. Ekainaren 17tik aurrera, gure paisai industrial hauen oroimena Oporton izango da ikusgai.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.