Zeluloidearen doinuak
"Zine musikari bat, ehorztetxeko langile baten modukoa da. Ezin du hildakoa berpiztu baina honen itxura hobeagotzea derrigorrezkoa du". Esaldi hau, beste batzuen artean, El halc¨®n malt¨¦s, Con faldas y a lo loco, El apartamento eta Siete novias para siete hermanos filmeen musika idatzi zuen Adolf Deustch konpositoreak esan zuen. Gaur egun, ezin da ukatu musikak zinean duen garrantzia. Urteetan bigarren mailan mantendu bada ere, egun, ekoizpen baten aurrekontuan gero eta zati handiagoa jaten du musikak. Gure gizarte multimedia honetan, filmearen promoziorako tresna baliagarria bilakatu da. Euskal Herriko musikagileek ezagutzen dute zinearen joera berri hau. Urteak daramatzate estatuko filmeei musika jartzeko enkarguak jasotzen. Esaterako, ?ngel Illarramendi, Bingen Mendizabal, Alberto Iglesias eta Pascal Gaigne bezalako konpositoreek hainbat filmeri jarri diote musika. Ondorio logikoa Konpositore guzti hauek Euskal Herriak eman duen zuzendari belaunaldi berriaren eskutik etorri dira. Julio M¨¦dem eta Alberto Iglesias -Vacas, Tierra, Los amantes del C¨ªrculo Polar...- edota Bingen Mendizabal eta Juanma Bajo Ulloaren -Alas de mariposa, La madre muerta...- lankidetzek fruitu arrakastatsuak eman dituzte. Flores de otro mundo filmearen soinu banda idatzi duen Pascal Gaignek dioen moduan, "kasualitate hutsa baino, ondorio logikoa dela esango nuke. Zinean, harremanen arloa da negozioaren oinarria, eta normala da zuzendari euskaldunek euren inguruko musikariekin lan egin nahi izatea. Horregatik dago hainbeste konpositore euskaldun lan honetan". ?ngel Illarramendi ados dago iritzi honekin. "Hala ere, ezin da ukatu Euskal Herrian beti izan dugula sormenerako joera handia. Oso herri bizia gara, borrokatzailea, eta hori edozein jarduera kreatiboan somatzen da". Eta jarduera kreatibo hori ez da gaur egun soilik eman. Belaunaldi gazte honen aurretik ere, Jes¨²s Garc¨ªa Leoz -La Lola se va a los puertos, Bienvenido Mr. Marshall...-, Carmelo Bernaola -Juguetes rotos, Pasodoble, Akelarre...- eta Luis de Pablo -La caza, El esp¨ªritu de la colmena...- bezalako konpositoreek obra ugari idatziak zituzten zine irudien pentagraman. Bestetik, filmeen soinu bandak musika orkestala eta klasikoa entzuteko aukera herrikoi bakarrean bilakatu direla esan genezake. Gainera, promozio eta diru iturri ekonomiko garrantzitsuan bihurtu dira, eta Mass mediatik at geratzen diren bestelako musika bildumak zabaltzeko ere balio izan du. Horren lekuko, Gora Herriak zigilu euskaldunak argitaraturiko Barrio filmearen soinu banda. ?ngel Illarramendi musikoak, sinfoniak eta kamara operak idazteaz gain, zine musikagile gisa ere lan ugari egin du. Bere estreinako soinu banda Tasio filmearentzat idatzi zuen Montxo Armendarizek eskatuta. Filme baten musika egin dezan eskatzen diotenean, lehenengo kontaktua gidoiarekin izatea gustatzen zaio. "Gidoia irakurri eta burutapenak eta anotazioak egiten ditut. Beranduago, muntaiaren lehenengo kopiak jasotzen ditudanean, erritmoa, koloreak eta tempoa aztertzen ditut. Hirugarren fase batean, zailena nire aburuz, muntai definitiboa aurrean dudala idatzitako guztia lotu eta akatsak garbitzeari ekiten diot", aipatzen du. Pascal Gaignek, aldiz, nahiago du irudiak ikusi arte burua gehiegi ez berotzea. "Askotan, gidoia irakurri eta ideia bat egiten duzu buruan,baina hau arriskutsua izan daiteke. Filmearen irudiak ekartzen dizkizutenean zuk pentsatutakoarekin zerikusirik ez badute, asko kosta dakizuke aurreritzitako kontzeptu eta ideiak baztertzea". Soinu bandaren bat idazterakoan, konpositoreak ez du filmea laguntzen duen musika soilik idazten. Gure belarrientzako filme oso bat egiten du. Hala ere, zine musikariak ezin du lan independienterik burutu. Soinu banda hitz batekin definitu beharko bagenu, hitz hau osagarritasuna litzateke. Ikuspegiak batu Musikaria eta zuzendariaren ikuspegiak batzen dituen pieza lortzea da helburua, askotan lan erraza izaten ez den kontua hain zuzen. Lanbide honetan lehen urratsak laburmetraietan eman dituen Kike Su¨¢rez Alba gasteiztarra bere bakarkako lehendabiziko soinu banda idazten ari da 1999 A?o Mariano filmearentzat. "Askotan zuzendariaren eta musikariaren ikuspegiak ezberdinak izaten dira. Hala ere, argi dago elkarlanean eginiko zerbait behar duela izan. Musika zuzendariak buruan dituen irudiak osatzeko eta laguntzeko dago, argi eta garbi. Baina musikari bezala ere, sorkuntzarako eta lan pertsonala egiteko askatasuna beharrezkoa da". Musikak, irudiarekin gertatzen den moduan, filmeak kontatzen duen istoriora mugatu behar du bere izaera. Musikaren balio dramatikoa gure zentzu nagusienetako batean eragin zuzena duenez, soinu banda batek filmea borobildu edota zapuztu dezake. John Ford-ek argi zuen guzti hau: "Ez zait gustatzen musika filmeetan. Jasanezina egiten zait gizon bakarti bat, desertuaren erdian, egarriz akatzen ikustea, Filadelfiako orkestra bere atzean duela".
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.