Gai handiak hitz txikiekin esanaz
1999ko urtea literaturaz bizi duen Katalunian Miquel Mart¨ª i Pol poetaren urtea da. Poeta nazional izendatu dutenak berriki egin ditu 50 urte poesian lanean. Urtemuga profitatuz, Kataluniako zenbait erakundek poetari eskainitako omenaldia eratu dute urte guztian zehar. Miquel Mart¨ª i Pol poeta handia Roda de Ter Bartzelonako herrian jaio zen. Hamalau urteko mutikoa zela fabriketako lan gogorrean hasi zen. Poesia gogoa jaio eta laster argitaratu zituen bere lehen poemak, gazteleraz. Roda de Ter herria 40. hamarkadaren irudi bat zen, mikrokosmos bat, era berean baserri giroko eta industria indartsuaren kokagune. Lehen poemak gazteleraz -eta aldizkari falangista batean- argitaratu bazituen ere, laster igaro zen katalaneraz idaztera. Garai horretan Francoren aurkako kontzientzia zorroztu zitzaion, eta Paraules al vent, El poble eta La Fabrica bezalako lanekin egoera sozialaz zuen lotura bildu zuen. Hiru epe 1973an esklerosi ugaria deitu gaixotasunaz jota, elbarriturik, Miquel Mart¨ª i Polek etxetik irten ezinik aurkitzen du bere burua, ezin mugiturik, hitz egiteko apenas gai delarik. Ordukoak dira bere poemarik entzutetsuenak, Estimada Marta, adibidez. Alex Broch kritikoak hiru epealdi ikusten ditu bere lanean: hasieran katolizismoak poesia erlijiosoa eta metafisikoa bultzatzen du; ondoren dator giro soziala jasoa egiteko garaia; Catalunyak etorkizunaren ateak zabalik ikusten dituenean, eraikuntza nazionalerako bideak aurrez-aurre dituenean, han izango da Mart¨ª i Pol, etorkizuna itxaropenez sortzeko asmoz. Poetak, baina, ez du bere lana olerkigintzara mugatu. Gitarra zahartxo bat hartuz, gaixotu aurretik, urteetan aritu zen Nova Can?oren inguruan hitza eta musika elkartuz, berrikuntza sozialaren bidetik. Lluis Llach kantari ezagunak bere testuak musikatu ditu, poetarentzat zabalkunde handiagoa lortuz. Gaur egun ez da bere bizi-nahia agortu. Berriki liburu bat eman du argitara, Llibre de les solituds (Bakardadeen liburua). Liburu honen aurkezpena Bartzelonako Palau Sant Jordi kiroldegi erraldoian egin zen eta aitaponteko izan zituen Lluis Llach kantaria eta Josep Guardiola, Bar?a futbol taldeko jokalaria. Datu hauek azpimarratzen dute zein neurritan bihurtu den Miquel Mart¨ª i Pol-en ahotsa gizarte baten irudi. Aurton ekitaldi ugari egingo dira Katalunian idazle nagusi eta klasiko honen omenez. Mart¨ª i Pol jadanik Carles Riba eta Salvador Espri¨² poeten pare jarri dute zenbait ikerlarik. Omenaldia San Jos¨¦ egunean 70 urte bete zituen Mart¨ª i Polek, eta eguna ospatuz, Katalunia osoko unibertsitateen gorazarrea hartu zuen poetak; bere lanak aztertzeko asmoz jardunaldiak eratu zituen Vic-eko Unibertsitateak; Generalitateak urrezko domina eskaini dio; Hezkuntza Kontseilaritzak liburu sortak banatuko ditu eskoletan. Gizarte zibilak poetaren biografia argitaratu du eta poemen argitarazio desberdinak agertzen ari dira liburu-dendetan. Lluis Llachek azaldu du ez litzatekeela poeta ofiziladu behar, nahiz eta eskertu behar den orain egiten zaion omenaldi zabala. Argia dena hitzetan argia da bizitzan idatzi zuen poetak ikusi du bere hitz argia euskaraz emana. Joseba Sarrionandia arduratu zen poetaren hitza euskaraz ematen. Gerardo Markuletak itzulitako Kataluniako poesiaren antologian ezinbesteko erreferentzia da hizkuntza horretan egindako poesia ezagutu nahi dutenentzat.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.