Euskal zineari begirada
Hastapenetatik hasi eta gaur egungo azken filmeetarainoko bidaia osatuz, euskal zinemaren historia jasotzen duen Zinegileak: Euskal Herriko zinearen historia. 1896-1998. erakusketa, Gasteiz eta Durangon egon ondoren, ikusgai da egunotan Bera herrian. "Erakusketaren arrakastak aurreikuspen guztiak gainditu ditu, eta hurrengo asteetan Gernika eta Leioara eramango dugu", dio Enrique Foronda, erakusketaren arduradunak. "Datorren urteari begira, berriz, beste hogei herrietan izango da ikusgai, erakusketa laburmetraien emanaldiekin osatzeko aukera aztertzen ari garelarik". Euskal zinegile nagusienen biografia, argazki eta zineari lotutako liburu, aldizkari eta taldeen inguruko informazioa eskaintzeaz gain, zinearen hastapenetan erabili izan zen hainbat objektu biltzen du erakusketak. 1900. hamarkadako karbonozko proiektorea eta bonbilak dituen 1910eko literna magiko bat dira esanguratsuneak. Erakusketa osatzeko, Euskal Filmoteka eta Iru?ea, Alcal¨¢ de Henares eta Salamancako artxiboetara jo dute arduradunek. Sei epe Erakusketa sei zatitan banatuta dago. Zinearen aurrekariak sailean, Antonio Salinasen Vista de la plaza de la Virgen Blanca de Vitoria, 1897ko filmazioa jasotzen da. Hala ere, Euskal Herrian egin ziren estreinako irudiak Lumierek Le Rochers de la Vierge-n urtebete lehenago Miarritzen jasotakoak dira. Zine mutuaren arloan, Azcona anaien lana nabarmendu nahi izan da. "Dokumental ugari egiteaz gain, 28an El mayorazgo de Basterretxe egin zuten", dio Forondak. Soinudun zinean, Miguel Mezqu¨ªriz da protagonista. Tafallan jaio arren, 20. hamarkadan Bilbora joan zen bizitzera. Gerra Zibilaren epean, berriz, Nemesio Sobrevila arkitekto eta idazle bilbotarra nagusitzen da. Filme ugari egiteaz gain, Luis Bu?uelekin lan egin zuen eta Eusko Jaurlaritzaren politika zinematografikoaren buru izan zen. Frankismoaren garai ilunean, Nestor Basterretxearekin batera Ama Lur ekoiztu zuen Fernando Larrouquert irundarra nabarmentzen da. Gaur egungo zinean, azkenik, Imanol Uribe, Pedro Olea, Juanma Bajo Ulloa eta Montxo Armendariz aukeratu dituzte egungo euskal zuzendarien ordezkari nagusi bezala.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.