"Intolerante hutsa naiz intolerantziaren aurrean"
Jorge Oteiza Eskultorea eta idazleaJorge Oteizak (Orio, 1908) lan oparoa du idazle nahiz eskultore modura. Jasotako sarien artean, 57an Sao Pauloko Bienalean jasotako Nazioarteko Sari Nagusia eta 88an jaso zuen Arte Ederretako Asturiasko Printzearena nabarmentzen dira. Galdera. Biharko egunean pentsatuz bizitzera kondenaturik ote gaude? Erantzuna. Ergelkeria hutsa iruditzen zait biharko egunaz pentsatzen jardutea. Oraina besterik ez dugu bizi; biharko eguna ere oraina bihurtuko zaigu. Beraz, biharkoaz mintzatzea barregarria da. G. Gorputzaren indarra gainbehera datorkizun honetan, zein da bizirik iraunarazten dizun beste indarra? E. Buruak nirau bizirik. Idazteak nirau bizirik. Bizitzea idaztea baita. Ezer argitara botatzen ez badugu ere, bizitza osoa idazlan bat da. G. Arrakastak, edozertarako zure bila dabiltzanek, aurrera jarraiarazten al dizute, bizirik iraunarazten al dizute? E. Hori bost axola niri. Ez diot batere arretarik jartzen horri. Horretaz zenbait gogoeta egiteko aukera ematen didalako erantzungo dizut. Eskertzen dizut galdera, baina ez erantzunagatik; neure buruari erantzuten ari naiz, eta zure galderak neure bihurtzen ditut. Lagundu: galdetu gehiago. G. Zure burua adiskideez inguraturik ikusteak bizkortu egiten al zaitu? E. Ezta batere. G. Zer egiten dizu, bada? E. Lagunak uztean, orduan bizkortzen naute. G. Besteekin amoltsu jokatu nahi izateak, denak arretaz hartu nahi izateak, ez al zaitu nekatzen egunaren buruan? E. Ez naiz amoltsua besteekin. Teknika bat besterik ez da: zure burua maitatzeko, besteak ere maitatu egin behar. G. Bakarrik egon nahi eta, aldi berean, etengabe besteekin egon behar; ez al zara bikoiztasun horretan bizi etengabe? Zure izaeraren ezaugarri al da kontraesanean aritzea? E. Ni beti norbaitekin nago. Neure buruarekin nago. Eta ni besteak bezalakoa naiz; bestela, ez nintzateke izango. Besteak bezalakoa naizenez, beti norbaitekin nago. G. Batzuetan izaten duzun joera hori, erremediorik gabe pistola bat behar izate hori, nondik datorkizu? Batzuen ergelkeriari eta beste batzuen aizunkeriari ematen diezun erantzuna ote da? E. Bortxakeriaren aurka egiten dut. Ni baketsua naiz, eta gorroto dut bortxakeria. Alabaina, badakit bortxaz jokatu behar dela bortxakeriari aurre egiteko. Behin batez, Donostian tolerantziari oroitarri bat egiteko eskatu zidaten. Ezezkoa eman nien. Ni intolerante hutsa naiz intolerantziaren aurrean. Beraz, oroitarri hura ez nuela egingo esan nien. Gezur hutsa litzateke. Ni bortxakeriaren kontrako bortxakeriaren alde nago. Hori ondo ulertu behar da (...) G. Urte askotan bazterturik eduki zaituzte; horrek eman al dizu indarra arbuioari eta alde batera utzia sentitzeari aurre egiteko? E. Horrek guztiak bizkortu egin nau. Arbuioa, alde batera utzia izatea, okerkeria dirudien hori, hori bera da bizi indarra. Horrek biziarazten nau. Zerbaiti aurre egiten diodanean, hein berean, banaiz. Guztiari men egiten badiot, ergel hutsa naiz. Horregatik, maiz, ez nator bat neure buruarekin ere. G. Orain, berriz, zure bila datoz halako eta besteko unibertsitateko doctor honoris causa egin nahian. Horrek bizitzeko arnasa ematen al dizu? E. Ez zait batere axola hori. Hiru bider doctor honoris causa egin nahi izan naute, eta hiruretan eman dut ezezkoa. Asko eskertu diet, baina ezezkoa eman dut. G. Amaierara iristea, hasierara iristea ote da? E. Ez da inoiz amaierara iristen. Amaierara iristean, zerbait berria hasten ari gara. G. Konturatzea, denboratik at egotea ote da? E. Denbora, gizaki plastiko batentzat, niretzat, ikusmenaz jokatzen duenarentzat, ikusmenaren mintzairan ohituarentzat... zer galdetu didazu? G. Benetan denboraren barruan ote gaude? Bizi garela ez pentsatzea da benetako bizitza? E. Ikusten ari garenean bizi gara. Ikusiz bizi naiz ni. Hots, idatziz bizi naiz, ezen bizitzea idaztea da. Ikustea idaztea da. Idazten ez baduzu ere, idatzia geratzen da, adieraziz gero. G. Pentsaturik gabe dagoena ote da pentsamenduaren etorkizuna? E. Pentsamenduaren etorkizuna oraintxe bertan pentsatzen ari zarena da. Dena da pentsamendu. Pentsamendurik eza, bizirik eza duzu. Pentsatzen ari zarenean, atzekoz aurrera ari bazara ere, bizirik zaude. Sarri, atzekoz aurrera pentsatzea komeni da. Gauza handiak asmatu ditut, lehenagotik badagoen zerbait onartu ez dudalako, hain zuzen ere. Alegia, lehen bazena, orain ere bada, eta ez du ezabatzen lehen pentsatzen nuena, indartu baizik. Ez dut ezer ukatzen, ez dakit ezer ukatzen. Ezezkorik ez dago niretzat. G. Konturatu al zara ezen norbaiten antzera ari direnek norbait hori baino gehiago direla ikusarazi nahi digutela" E. Ez zait batere axola besteak baino gehiago izate hori. Gorenean dagoen edonork beti izango du norbait gainetik. G. Goya bihar liburuan lexiko aurreratua topatu dut garai hartarako. Badirudi, arteari buruzko saiakeretan murgildurik zenbiltzala, eta gerora zeureaz soilik arduratu zinela, hots, zeure eskultura emaitzez. Zer diozu? E. Bada, hala diotsut: nik ez dut inoiz berrogei urte izan. Beti urte gehiago izan ditut, beti gaur dudan adina izan dut, laurogeita hamar bat urte. G. Zure adinean, esentziaz soilik bizitzen al da? E. Ez dut sinesten esentzian. Esentzian oinarritzea ikusteari uko egitea da, errealitate baten aukerari edo sorketari uko egitea. G. Lanari buruzko epaiekin, lan horiek gureak izateari utzi eta besterenak bihurtzen al dira? E. Gure lanak badira, besterenak ere badira; izan ere, non hartzen du norberak oinarri? Bere buruan? Ez, bizitzen ari den unean hartzen du oinarri. G. Epai horiek norberaren lana aberastu egiten dute, ezta? E. Edozerk aberasten zaitu. Egiten dizuten erasoak, zuri buruz esaten dituzten okerrak, dena bizitza bihurtzen dira, azken batean. Barne etikan irabazten duzu, aurkakoak hori sorrarazten baitu. Ni neure buruaren kontra jartzea, hori da errazena. Beraz, onena besteen ukazioa dut. Horrela, denbora baliotsua aurreratzen dut (...) G. Inoiz irrikatu al duzu bizirik dirauen munduko eskultorerik onena izatea? E. Ez zait pitorik inporta. Banago, banaiz; beraz, aski da niretzat. Bizitzaren dohaina da. (...) Historiak ezin konta ahala adibide eskaintzen dizkigu: txarrenak zirela uste zutenak, gero onenak gertatu dira. Niri ez zait interesatzen onena edo txarrena izatea, baizik eta izatea, horixe besterik ez. Nire esprina maratoia da. Alegia, lasterka noa, baina ez dut presarik. G. Zahartzaroan ba al dago jakinduria bat, interesatzen ez dena utzi eta benetan merezi duenari gogotik heltzera eramaten duena? E. Ez dut bereizketa hori egiten. Kanpoan dagoena, barruan ere hortxe dago. Ikustera noana, ezagutzen ez dudana, lehenagotik ezagutzen dut. Zarautzen nago, ala Bilbon? Ni beti Bilbon nago; alegia, ez nago inon. G. Nahi al zenuke berriro haurtzarora itzultzea, gurasoak ikusi eta ukitzeko (...)? E. Benetan maite ditut gurasoak, baina ez dira. Ni banaiz: baldin eta ni banaiz, gurasoak ere badira. Gurasoek ez naute batere arduratzen; horrenbeste maite izanik ere, ez naute batere arduratzen. Zer dira bada, ni ez naizenik? G. Behin esan zenidan heriotzak bizirik iraunarazten dizula. E. Bai, bai , bai. Heriotzak ematen digu bizitzeko ardura. Heriotzagatik ez balitz, bizitzarik ez legoke, edo ez luke inolako interesik. Heriotza pizgarri da; bizitzak berak baino bizi gehiago du heriotzak. Hildakoan hasten da bat bizitzen. Izateko aukerak amaitzen direnean, orduan zu zeu izaten hasten zara. G. Edozein gaztek esango luke gorroto diola heriotzaz mintzo den edozeri. Harrigarria benetan; izan ere, zahartzen denean, heriotzaz pentsatzen hasiko baita, eta agian hura onartzen ere bai... E. Heriotza gustuko izan dut une orotan, beti hiltzen ari naizela sentitu izan baitut. Nire bizitza hiltzea da, hiltzen joatea. Batzuetan horretaz jabetzen naiz, beste batzuetan ez dut horretaz jabetu beharrik, ez denborarik galtzeko. Gustuko dut heriotza. Sarri, nahiago nuke hilik banengo, baina ez daukat denborarik horretarako; gauza asko ditut egiteko; beraz, ez etorri nigana heriotza dela eta ez dela. Horretarako astirik dudanean, orduan hilko naiz.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.