Nemesio Etxanizi omenaldia, Deba eta Azpeitiko antzerki saioetan
Nemesio Etxaniz (1899-1982) apaiz eta euskal kultur eragile izan zenari omenaldi bikoitza egingo zaio datorren astean Azpeitiko XVII. Euskal Antzerki Topaketan eta Debako XIII. Antzerki Astean, Azkoitian duela 100 urte jaio zela betetzen baita aurten.Deban, gaur zortzi, Etxanizen inguruko mahaingurua egingo da, Joxe Ulazia eta Patri Urkizuk bertan parte hartuko dutelarik. Bihar zortzi, berriz, Etxaniz-ek berak Debako historian oinarrituta idatzi eta 1952an argitaratu zuen Irulearen negarra izeneko obra antzeztuko da. Hilaren 14an, azkenik, Zotzean bizia antzeztuko da, Zubeltzu Zineman. Omenaldia osatuz, Etxanizen abestiekin kantaldia izango da.
Azpeitiko XVIII. Euskal Antzerki Topaketen ekitaldien artean, berriz, Nemesio Etxaniz, teatro zaleen gogoan liburua aurkeztuko da datorren ostegunean. Eugenio Arozena da egilea eta ekitaldi honen ondoren, Udalaren areto nagusian bertan, Euskal Antzerki Talde Amateurren elkarteko Xabin Irastortzak Zotzean bizia bakarrizketaren zatitxo bat antzeztuko du. "Bere garaiko egoera politikoa kontutan hartuta, eskertzekoa da Nemesio Etxanizek euskararen alde egin zuen lana", dio Mar¨ªa Pilar Arrieta antolatzaileak.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.