Kontrastez beteriko diskoa
Mikel Laboak kontrastez beteriko lana kaleratu berri du. Antiguoko abeslariaren betiko jarraitzaileei deigarri irudituko zaizkie, agian, aspaldiko hiru kantaz (Gernika, Txoria txori eta Baga-biga-higa) egindako bertsio berriak. Donostiako Orfeoia eta Gazte Orkestra lagun dituela, Carlos Puig zuzendari kubatarrak egindako orkestazioa jasotzen du lanak, gitarra soilaren babesaz eszenatokira irteten den kantautore bakartiaren irudia apurtuz. Hiru kantok "herriaren suntsipena, askatasuna eta etorkizuna" islatzen duen trilogia osatzen dutela esana du Laboak.Bere estilo "klasikoa" gustuko dutenentzat, Gure hitzak-en moldaketa berria geratzen da. Bertan, pianoa eta gitarraren laguntza besterik ez duela ageri baita Mikel Laboaren ahotsa.
Soinu zeharo desberdinez josita egon arren, diskoak ez du etenik, osotasun baten barruan ulertzen dira abesti guztiak, tresna tradizionalen doinuetatik (Elgeta) elektronikaren laguntzaz zabaldutako bide berrietara (Txinaurria) oharkabean salto eginaz.
Aipatu beharra dago I?aki Salvador pianojoleak eta Jexux Artze eta Pello de la Cruz txalapartariek egin duten Ezpata dantza kanta herrikoiaren moldaketa bikaina.
Musika eta poesiaren arteko lotura zein estua izan daitekeen agerian utzi du beste behin Ez dok hamairu mugimenduaren sortzaileetako bat izan zenak; Joseba Sarrionandiak bere sorterriko hizkeraz idatzitako Kiromantzidxa olerkiaren moldaketa da horren adierazle.
Laboaren lan guztietan bezala, Zumeta arduratu da diskoaren diseinuaz. Kontzertu eguneko irudiak jasotzen dituen liburuxka ere badakar diskoak. Zoritxarrez, grapa bakar batekin lotuta doa eta oso erraz apurtzen da. Halako lan batek erremate hoberik merezi zuen.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.