Uste baino ugariagoak dira emakumezkoek eginiko filmak
Geoffrey Gilmore, Utah-ko mendietan ospatzen den Sundance Zinemaldi ospetsuko zuzendari artistikoa da. Aurtengo edizioaz, hauxe esan du berak: "Gurean gertatu denak ematen du gogoetaren bat egiteko aukerarik. Hau da, ez dugu inoiz emakumeek sinaturiko horrenbeste filme jaso. Aurtengoa emakumezkoek eginiko zine independentearen urtea izango da".Ildo honetan, azken aldian, zine zuzendari mitikoen alaba batek baino gehiagok hartu du aitaren aulkia. Francis Ford Coppola-ren alaba den Sof¨ªa Coppolak Donostiako Zinemaldian ikus ahal izan genuen The virgin suicides estreinatu du eta Angelica Hustonek, berriz, Agnes Browne estreinatu du areto komertzial gehientsuenetan.
Hauetaz gain, bada Estatu Batuetan zuzendari karrera egiten ari den emakumezkorik. Yo mat¨¦ a Andy Warhol zuzendu ostean, Mary Harron da adibideetako bat. Ia amaitua du bere bigarren lana, Bret Easton Ellis-en best seller-ean oinarrituta dagoen American pshyco. Lisa Krueger-ek bere bigarren lana aurkeztu du, Committed, eta Maggie Greenwald-ek The ballad of little Jo bere azken filman emakumezkoen inguruan mintzatzen da.
Ohiko gunetik at
Zinemaren ohiko gunetik urrun ere emakumezkoek badute zeresanik. Pazifiko aldera begira jarrita, Jane Campionen lanak oroitzen ditugu bat-batean. El piano filmak gure begiak Australiako labarretara begira jarri zituen. Horren ondoren, belaunaldi berri baten agerpena ikusten ari gara.
Cristina Andreef-en lan berriak, Soft Fruit originalak, Donostiako azken Zinemaldian Fipresci saria lortu zuen. Eta, nahiz eta gutxitan iristen zaizkigun, Asia eta Afrikako errealitatea hobekien islatzen duten filmeen portzentaje handi bat emakumezkoek sinaturikoak dira.
Espainian ere filme interesgarri ugari filmatu izan dituzte emakumezkoek. Aitzindari lanak Pilar Mir¨®-k egin zituen. Besteen artean, Beltenebros eta El perro del hortelano pelikulak aipa daitezke. Ic¨ªar Bolla¨ªn-ek, Hola, ?est¨¢s sola? estreinako filme arinaren ostean, Flores de otro mundo istorio mamitsu eta naturala eskaini digu. Gracia Querejetak, bere aldetik, El viaje de Robert Rylands-en hasitako bidea jarraitu du Cuando vuelvas a mi lado lanean. Isabel Coixet kataluniarrak, azkenik, Estatu Batuetan filmaturiko Cosas que nunca te dije eta A los que aman lanak ditu bere filmografian. Chus Guti¨¦rrez, M¨®nica Laguna, Azucena Rodr¨ªguez edota Mireia Ros bezalakoak zenbatzen hasita, uste baino luzeagoa da emakumezko batek sinaturiko filmeen zerrenda.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.