Leihotikan: Hau ez da Kalifornia
"Leihotikan-ek, bere lehen diskoarekin, zaleen ulertezintasunarekin apurtzea lortu zuen, eta bigarren honekin, berriz, eginiko lanaren uzta biltzeko asmoa du". Euskal Herria Kalifornia izan ez arren (bertan baitu musika horrek arrakastarik gehien), Marino Go?i ekoizlea horrela mintzo da Lur (Gor) diskoaz eta bertan parte hartu dutenen itxaropenaz aritzerakoan. Hori bai, honako hau zehaztuz: "Leihotikan talde berezia da: bere gustu eta fideltasunari lehentasuna ematen dio arrakasta errazaren aurrean".Duela zazpi urte hasitako ibilian urrats bat eman nahian, laukote iruindarrak punk rock eta hardcore-aren artean dabiltzan 13 abesti bildu ditu; tartean, Itoiz taldearen Clash & Pistols-en moldaketa eta Gizaxoa deitu bertsolaritza elektronikoaren adibide bitxia nabarmenduz. Diskoak Balerdi Balerdi eta Hemendik At-en kolaborazioa jasotzen du; edukiek Bad Religion, Offspring eta Nofx talde estatubatuarren lana gogora ekartzen duten bitartean. Horren lekuko dira diskoan nagusitzen diren gitarra kolpe sendo eta biziak edota ahotsen izaera melodikoa.
Musika ezezik, hitzak ere Patxi Mercero gitarrajolearenak dira. "Oroimenaren sakontasunean betirako galduko diren" abesti eta artistak, bizitzak zaintzen ez gaituenean lasaitasuna ez galtzearen garrantzia, naziak diren skin heads-ekin akabatzea edota gizartea balorerik gabeko desertu arroa dela dioten mezuak luzatzen dira. Era askotako atsekabeen zerrenda, azken finean.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.