"Profesionalak izatea umeen edo gurasoen ametsa ote den ikusi egin beharko litzateke"
Gustatuko litzaioke ordu gehiago libre izatea familiarekin egoteko, ume bat baitauka eta "bestea bidean". Baina naturaltasunez hartzen ditu futbolak eman dizkionak, alde onak eta txarrak. Andoni Imazek umetatik amets egin zuen estadio batean bere burua ikusteaz. Errealitatea eta ametsa ezberdinak direla konturatu zen gero. Adibidez, egun, garrantzia handiagoa ematen zaio diruari: 14 urteko gaztetxoek kobratzen duen fitxaz edo duen autoaz itauntzen diote, sasoi horretan berari burutik pasatzen ez zitzaizkion galderak.Galdera. Futbolariek gauza berdinak esaten omen dituzue beti. Norena da errua, zuena ala kazetariena?
Erantzuna. Ez dakit errurik dagoen. Kirol aldizkariak gehiago saltzen dira. Beraz, baldin badakite erantzun berdinak ematen ditugula, eta hala ere, erosi egiten badituzte, konformatu egiten direla esan daiteke. Nik badakit gure artean arrazoi bategatik ematen ditugula erantzun berdinak: ez dugu gure bizitza nahastu nahi, ez garelako horretaz bizi. Jaten ematen diguna futbola da, ez berriketan aritzea. Elkarrizketa batean hanka sartuz gero hurrengo egunean entrenatzaileak 'nolatan esan duzu hau' galdetzen dizu. Beraz, nahi ez dituzun arazoetan sartzen zara.
G. Gaur egungo gizartean gehiegizko garrantzia ematen zaio futbolari?
E. Azken urteotan kirolak eta behinik behin futbolak izugarrizko garrantzia dauka, baina lehen ere bai. Zuri beltzezko partiduak ikusten dituzu eta estadioak beterik zeuden orduan. Gertatzen dena da orain aukera gehiago daukagula futbola ikusteko. Jendeak informazio gehiago nahi du eta nola bizi garen jakin nahi du.
G. NBAko zenbait partidutan aldageletan sartzen dituzte kamerak. Zer iruditzen zaizu?
E. Amerikarrek egiten dutena goizago ala geroago beti iristen da. Europan beraiek baino zaharragoak gara, beste etika bat daukagu eta agian ez gara horretara iritsiko. Niri ez litzaidake batere gustatuko. Txikitatik futbolean egitea gustatu izan zait, eta ez hitz egitea, ez gauzak harrotzea.
G. Txikitan amesten zenuena eta ezagutu duzun futbolaren errealitatea oso desberdinak al dira?
E. Ametsa literalki esaten dut: oheratu, lo egin eta zure burua estadio batean futbolean ikusi. Baina umetan ez duzu ikusten futbolak atzetik dakarrena, alde onak eta txarrak. Egunero 24 ordutik zortzi kenduz gero, lo zaudenak, gainontzeko orduetan jokalari zara. Kalean geratzen bazaituzte beti erantzun behar duzu, pertsonaia publikoa baitzara. Bestalde, alde ona dauka: diru asko ematen dizu eta bizitza lasaiago hartzea plantea dezakezu.
G. Egun talde handi bateko azpiko kategorietan dabilen mutiko batek zer dauka buruan: kirola ala dirua eta ospea besterik ez?
E. Ez dakit. Baina egia da orain 14 edo 15 urteko mutiko batek ia zenbat irabazten duzun eta ze auto daukazun galdetzen dizula. Horrek pixka bat harritzen zaitu, guk adin horrekin ez baikenuen horretaz pentsatzen. Gauzak berez iristen ziren. Adin horrekin hori galdetzeak futbolak beste alde hori badaukala erakusten du: dirua, ospea, autoa. Gauzak aldatu egin dira.
G. Haur mailako partiduetan gurasoak elkarri irainka edo garrasika ikusten dira. Zergatik gertatzen da hori?
E. Ni infantila nintzela ere bizi izan ditut horrelako eztabaidak. Hori ez da kirola bakarrik. Heziketa ere tartean dago. Ikusi egin beharko litzateke ia umeen ametsa den profesionaletara iristea edo gurasoena ote den. Akaso hori da okerrena.
G. Osasungarria al da institutua utzi berri duten gazteek halako fitxa altua edukitzea?
E. Kirolean gaur egun oso gazte iristen gara. 18 urterekin askotan lehenengo mailan zaude eta oraindik ez zaude erabat osatuta pertsona bezala. Ze aukera ematen dizu horrek? Aukera asko ondo pasatzeko, kezka batzuk alde batera uzteko, ondo bizitzeko..., baina hori ere bukatu egiten da. Beraz, formazioa alde batera uzten baduzu, dirua izanez gero aukera asko dago. Baina, dirurik gabe, beste gauza batzuk landu behar dituzu. Arriskutsua da, baina gauza batzuk ezin dira aldatu. Ezin duzu esan: '30 urte izan bitartean ezin duzu hainbeste irabazi', hori ezinezkoa da.
G. Gogoan izango dituzu UEFAko finalean gertatutako istiluak. Zer egin dezakezue futbolariek horrelakorik gerta ez dadin?
E. Hori fanatismo hutsa da. Heziketa eta kultura hori zuzentzeko daude, baina heziketa eta kultura ez dira pertsona guztiengana iristen. Gero beste gauza batzuekin nahasten da guztia, politika adibidez. Guk gure alea jartzea badaukagu. Nola? Ba hori salatuz, inora ez daramala esanez. Zuzendaritzek ere euren ardura dute. Askok horrelako talde erradikalei laguntzen diete. Hori bukatu egin beharko litzateke. Guk ezer egiterik ez daukagula esatea eskuak garbitzea izango litzateke.
G. Nolakoak izango dira zure asteburuak erretiroa hartzen duzunean?
E. Ume bat daukat eta bestea bidean. Beraz, badakit denbora asko beteko didatela. Ez dakit zenbat denbora gelditzen zaidan hori egiteko, baina urtebete sabatikoa hartzeko gogoa dut.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.