Udako musikariak
Besteak oporretan daudela egiten dute lan. Milaka kilometro egiten dute, plazaz plaza, herri eta hirietako jaiak girotuz
Telefonoari lotuta
20.000 kilometro egiten dezakete lau hilabetetan. Plazaz plaza, jairik jai, geografia ikasten dute oholtza gainetik, herri guztietako santolaralari errepasoa egiten dioten bitartean: sanandresak, santaisabelak, sanjoanak, sanferminak... Berbena eta erromeriako taldeak dira, auzo, herri eta hirietako jaien animatzaileak. Banaka batzuk musikaren profesionalak dira eta bizimodua ateratzeko beste irabazten dute. Beste batzuek, berriz, ikasi edo fabrika batean lan egiten dute urtean bederatzi hilabetez. Eguzkiak bazterrak berotzen hasi orduko, furgoneta goraino musika tresna eta anplifikadorez bete eta asfaltozko bideak ezagutzera abiatzen dira.Gustu eta aurrekontu guztietarako prezioak daude. 150.000 pezetatik gora kontrata daiteke talde bat. Jai batzordeak gehiago gastatu nahi izanez gero, 800.000 eta milioi bat pezetarainoko katxeak daude. Baina hori ez dago guztien eskutan. Hiriburuek besterik ez dituzte horrelako orkestrak kontratatzen. Diru kopuru hori ordaintzeko prest egonez gero, 12 musikariz osatutako taldea, dantzariak eta rock talde bat baino gehiago aho bete hortz utziko lukeen soinu eta argi ekipoa lor daiteke. Herri txikietan muntaia apalagoak kontratatzen dira: lauzpabost musikari eta irratiko errepertoriorik berrienaren bertsio sorta bariatua, talde bakoitzaren estilo eta gustuen araberakoa.
Gehienek udako oporretan baino ez dute lan egiten, jaietan espezializaturik baitaude. Hala ez bada, estalpean egiten diren jaialdiekin osatzen dute urteko nomina. Konturatu orduko 100dik gora emanaldi dituzte agendan.
Askotan instrumentuak gordetzen amaitu baino lehen hurrengo egunean furgonetak nora eramango dituen begiratzen dute. Ekainetik iraila bitartean beraiekin hitz egitea ez da lan makala izaten. Telefono finko batetik sakeleko telefono batera deitzeko esango dizu berehala ahots batek. Egunotan lanez gainezka ari diren arren, ezin da dei bat ere galdu, programazioa itxi nahian dabilen jai batzorde bateko ordezkaria izan liteke-eta. "Orain furgonetan nago", dio Jose Frutos F¨¢bula-ko kideak, "deskargatzen ibili naiz eta hamarrak baino lehen heldu behar dut..., ez dakit, agin bihar; ez, bihar ezin dut, emanaldia daukat".Dozena erdi etxek gestionatzen dituzte berbena, dantzaldi eta erromeria gehienak. Rodrigo Contardo horietako etxe bateko komertziala da. Negozioa ondo baino hobeto ezagutzen duenaren segurtasunaz erantzuten ditu galderak, zifrak eta kopuruak buruz errezitatuz. "Hemen 200.000 pezeta inguruko ikuskizuna eskatzen dizute. Errioxan 800.000 pezeta eska daiteke eta horrela 12 musikari eta ekipo ikaragarria eskaini daiteke; baina leku askotan 300.000tik gora eskatuz gero, entzun ere ez dizute egiten... Bilbon, esaterako, ia milioi bat ordain daiteke berbena bat".
Musikariek bezala, bizimodu honek dituen alde txarrak ezagutzen ditu. "Inoiz goizaldeko hiruretan bukatu eta hiru ordu geroago handik ordu betera dagoen beste herri batean egon behar dut", dio komertzialak.
Plazaz plaza ibiliz disfrutatu egiten dutela esaten dute. "Hala ez balitz, utzi egingo nuke", ziurtatzen du Rafa Iriondo Luhartz taldeko kideak. "Guk disfrutatzearren egiten dugu. Leku batzutan hamar urtez jarraian jo izan dugu eta nolabaiteko harremana sortzen da guztion artean. Ematen du jotzen duguna jotzen dugula gustatuko zaiela".
Berbena eta erromerietan izen mitikorik badago hori Egan da. Xabier Saldias abeslariak 30 urte egin ditu talde horrekin -"aurtengo saninazioetan beteko ditut"-. Gurasoen desesperaziorako, ikasketak utzi zituen 19 urte zituela eta geroztik kantari ibili da. "Emaztea irakasle daukat, oporrak hartzen dituenean dut lan gehien; ni oheratzen naizenean, bera jaiki", dio. Berbena bigarren mailako estiloa ote den entzuterik ere ez du nahi. "Talde konbentzionalek estilo bakarra jorratzen dute. Guk, berriz, guztiak jorratu behar ditugu, eta guztiak ondo".
Dibertimenduaren artea
Erromeriek izen propioa dute: Joseba Tapia. Lasarteko trikitilariak infernuko hauspoa eraman du bazter guztietara Leturiarekin. Sasoi batean, bestelako doinuak jorratu zituzten Tapia eta Leturia Band-en izenarekin, rock-ak eta trikitixak koktel bitxia osatu zutelarik. Gero sustraietara itzuli ziren bi musikariak. 1998 lanarekin euskal kantagintza tradizionalean oinarritutako 80 piezaren berrikuspena egin zuten.Aspaldi honetan dantzarako proposamena aurkezten ari dira plazaz plaza, Euskal Herria, Quebec eta Akitaniako doinuak oinarri hartuta, beste herrialde batzuen artean, festa giroan entzuteko moduko ikuskizuna Tapiaren esanetan, "Euskal Herritik kanpo dantza klase hauek dibertimendu handia sortzen dute. Hasi ginenetik horrelako dantzaldiak egiten ditugu; egin litekeen gauzarik ederrena da".
"Beste herrialde batzutan talde akustiko ederrak daude. Guk osagai hori eduki genezake eta era berean dantzarena proposatu. Biak nahi ditugu egin eta berbenek duten bigarren mailako konnotazio hori kendu", dio trikitilariak.
Bereziki "dibertimendua" interesatzen zaiola aitortzen du, eta pozik egongo litzateke beste talde batzuek bide beretik jarraituko balute, "festa klase honek indarra har dezan".
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.