"Nire erantzukizuna idaztea da eta hori egiten jarraitzeko animua eman dit sariak"
Haur eta Gazte alorrean Euskadi literatur Saria irabazi berri du Animalien inauteria liburuarekin. Baina Euskadi Saria eskuratzea ez da esperientzia berria Felipe Juaristi idazlearentzat (Azkoitia, 1957), lehenago ere poesia alorrean irabazle suertatu baitzen. Animalien inauteria, fabula moduan animalia eta gizakiaren elkarbizitzaren inguruan ari den lana da, egilea hasieratik pozik utzi zuena. Euskadi Sariarekin milioi eta erdi pezeta jasotzen ditu irabazleak eta baita beste 600.000 pezeta ere katalogoa egin eta itzulpena bultzatzeko.Galdera. Nola baloratzen duzu bigarrengoz Euskadi Saria jasotzea?
Erantzuna. Ni poztu egin naiz, noski. Ez naiz egokiena balorazio bat egiteko. Hiru urtetan bi sari ez da normala, horregatik uste dut poztekoa dela, eskertzekoa dela, gehiago ez dut esango. Ez duzu pentsatzen saria emango dizutela, are gutxiago duela bi urte jaso nuenean. Ematen dizutenean, zerbaitengatik izango dela suposatzen duzu eta horrek poz handia ematen du. Orain beste gauza bat ari naiz idazten eta honek animatu egiten nau. Momentu honetan, egoera oso kaxkarra da idazteko, oso atzera egin dugu azken bi urteotan. Horregatik animuak ondo datozkit; azkenean, idazleak idatzi egin behar baitu. Bakoitzak bere erantzukizuna dauka, eta gurea idaztea da.
G. Zergatik aukeratu zenuen gai hori?
E. Alde batetik, aurriritzirik gabe jokatuz gero, zergatik ez animaliak. Zuk baso bat aukeratzen baduzu animaliak izango dituzu. Baina basoa jadanik ez da bakarrik animaliena, gizon emakumeak ere bizi dira. Nik espresatu nahi nuena baso baten dekadentzia zen, eta, nire iritziz, kontutan izan behar dela pertsonak bertan bizi badira ere han animaliak badirela eta alderantziz. Animalien ikuspegitik kontatua dago. Beraiek ikusten dute basoa jaten ari zaizkiela eta konponbide batera iritsi behar dutela.
G. Zergatik fabula moduan?
E. Fabula gauza zahar bat da, eta gaur egun Euskal Herrian ezezik, ez da animaliei buruz idazten, Espainian ez da idazten, eta horrelako ipuinak ikustea oso zaila da. Naturarekiko lotura hori galdu egin dute, eta guk oraindik badaukagu. Urbanoak gara, baina oraindik mendiarekin eta baserriarekin harremana daukagu. Madrilen bizi den norbaitek natura beste gauza bat bezala ikusten du. Baina azken finean, planteatzen dudana da denontzat tokia badagoela eta denon artean konpondu behar direla arazoak. Aprobetxatu nuen badagoela Saint Saens musikariaren sinfonia bat Animalien inauteria, eta pieza horrekin jokatu dut denbora guztian.
G. Zein adinetako irakurleari zuzendu diozu?
E. Berez 12 urtetik aurrerakoentzat dela jartzen du liburuaren azalean, baina irakurleak problema batekin egingo du topo. Gaur hizkuntzaren degradazioa gertatzen ari da, eta zuk eskola batetara joaten bazara ikusiko duzu haurrek ez dakizkitela txorien edo arbolen izenak. Liburuan, animalien ingurukoa denez, izen hauek erabili ditut; ahalegina egin dut gainera txikitako oroitzapenak berreskuratzeko, ez galtzea garrantzitsua iruditzen zait.
G. Haur literaturak mezua izan behar duela deritzozu?
E. Bai, nik uste dut mezua eman behar zaiela eta zerbait erakutsi behar zaiela, kasu honetan aldamenekoa onartzen. Ni hortik hasiko nintzateke, errespetu horretatik, naturan oreka bat dagoela ikas dezaten eta oreka hori denok gozatzen dugula. Hau oso lotuta dago gaurko beste arazo batzuekin, arrazakeriarekin esaterako. Ni eskolatan ibilia naiz eta gauza izugarriak entzun ditut. Horregatik uste dut hamabi-hamalau urteko gazteei mezu bat eman behar zaiela. Egia da nire liburuak bukaera polita duela, denak ondo konpontzen dira, hala behar duelako, eta normalean adin horretan onartu egiten dute.
G. Zaila gertatzen al zaizu horrelako eduki serioak haur edo gazteei zuzentzeko moduan tratatzea?
E. Horregatik dago fabula moduan idatzia. Irakurtzeko gauza polita da, oso ondo sartzen da eta gero bakoitzak bere ondorioa ateratzen du. Gertatzen da ezin nuela beste modura jarri, eta gainera, liburu honekin orain arte izan ditudan esperientziak oso positiboak dira, jendeak oso ondo ulertu du zer esan nahi duen.
G. Euskadi Sariaz gain, Espainiako Sarian finalera iritsi izan da zure lana. Horrelako arrakasta espero al zenuen idazterakoan?
E. Espainiako Saria irabaztea oso zaila da eta pozik nago finalista izateagatik. Itzulpena ere oso landua zegoen eta nik badakit nahikoa liburu diferentea dela, Espainian ez da horrelakorik idazten eta, esan didatenez, epaimahaiak hartu zuenean harrituta gelditu ziren. Baina hori da poesia, poesiak egiten du sinesteko zaila den zerbait sinesgarri bilakatzea.
G. Aurretik poesia landu izanak eragina al dauka Animalien inauteria-n?
E. Hemen naturaren poesia dago, lehen oso gutxitan egin izan dudana. Hala ere, interesa nuelako eta liburuak hala eskatzen zuelako, lan dut hori ipuin honetan.
G. Zergatik haurrentzat idaztea?
E. Lehendik ere baditut beste liburu batzuk haurrentzat idatzitakoak. Nik bi alaba ditut eta haiei istorioak kontatzen nizkien. Orduan erabaki nuen liburuak idaztea, beraiek gai direnean irakurtzeko. Bestalde, haurrentzako idazteak gauza serioetatik deskantsatzeko aukera eman dit, eta nire alabaren galderei erantzutekoa.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.