Familia arteko kontua
Ezagunak dira Coen anaiak, Farrelly-tarrak eta Matrix filma zuzendu zuten Wachowski anaiak. Baina, zaila da hainbeste senitarteko biltzen dituen lan bat aurkitzea. Jos¨¦ Miguel eta Esteban Ibarretxe arduratu dira pelikula idatzi eta zuzentzeaz. Javier Ibarretxek ekoizle lanak hartu ditu Eduardo Carneros, I?aki N¨²?ez eta Philippe Carcassonne-rekin batera, eta Santiago Ibarretxe aritu da musika jartzen. Ibarretxe anaien bigarren filma da Sabotage!. 96an, S¨®lo se muere dos veces pelikula estreinatu zuten, eta lan honek Meli¨¦s D'Argent saria irabazi zuen Sitgeseko Zinemaldian. Publikoaren erantzuna, aldiz, ez zen espero bezain ona izan, eta aretoetan bildutako dirua aurrikusitakoa baino gutxiago izan zen.
Aurrez, Ibarretxe anaiak film laburrak egiten aritu ziren urteetan zehar: Persecuci¨®n implacable (1987), La venganza del artista calvo (1988), Malditas sean las suegras (1994) eta In vino veritas (1995).
Telebistan ere egin izan dute zenbait saialdi. 94an, esaterako, Las memorias de Karbo Ventas telesaila idatzi, zuzendu eta ekoiztu zuten. Euskal Herrian egindako lehen TVmovie-a, berriz, 97an ekoiztu zuten. Iv¨¢n Belastegik idatzi eta zuzendua, Agur, Olentzero, agur ETBn estreinatu zen urte hartako Gabonetan.
Ezin geldirik egon, etorkizunari begira jada pentsaturik dute zinema aretoetara eramango duten hurrengo pelikula. Oraindik aurreprodukzio prozesuan dagoen arren, zenbait gauza aurreratu dute jada, eta Sabotage! pelikularen promozioaren ondoren hasiko dira hirugarren film honen filmaketa lanetan. 150 milioiko aurrekontuarekin, La venganza de Hong Kong Guggenheim museoa abiapuntutzat duen artearen inguruko komedia izango da.
Oraingoz, Ibarretxe anaiek Sabotage! filmaren promozioan xahutzen dituzte indar guztiak. www.sabotage-movie.com zuzenbidean, filmari buruzko datu ugari azaltzen dira, argazki zenbait eta trailerraz gainera.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.