Karmina eta lirika
Urtzi Urrutikoetxea (Bilbao, 1977) idazlearen hirugarren poema liburua zabaldu berri da. Zabalkunde berezia izan duela esan behar, lehen-lehenik, 2000. Urteko Irun Saria irabazi ondoren urte horretan inprimatu zelako Utzidazu karmina kentzen , baina berandutu egin da kaleratzea. Lehenago ere izan du argitarazia berantiarraren berri idazleak. Ernestina de Champourcin poesia lehiaketa irabazi zuen 1996an. Lan hura, Gaur ere ez du atertuko, ez zuten urte bi beranduagora arte argitaratu. Ordurako Susa-ren eskutik, kalean zeukan bere lehen poema liburua, Borroka galduetatik gatoz (1997).
Urtzi Urrutikoetxeak ahotspropioa lantzen jakin du. Izenburuetan titulu gisa jartzen dituen esaldietan arreta jartzerik baino ez dago. Beste idazle batzuk izen bat, edo izen sintagma bat jartzen duten tokian, Urrutikoetxeak esaldi oso bat aukeratu du, aditzari, ekintzari nagusitasuna emanez. Tituluan ere liburuan den sinbolo nagusia agertzen da. Honetan karmina, ezpainetako karmina.
Egile honen libururik lirikoenaren aurrean gaude. Baina horixe esanaz, lirika horrek grina eta pasioa maite dituela, ekintzez beteriko lirika dugula, aditzaren nagusitasuna zabaltzen dela gehituko luke irakurleak.
Maitasun hori baina, aldi bitan banandua dago. Eremu batean maitaleen mundua ageri da, letra erromatarrez titulatzen diren poemetan; bigarren eremuan, eta orain poemak izenburuz titulatzen dira, inguruko errealitateak maitaleen bikotean egiten duen eraginez ari da poeta. Mundu bi batera, pribatua eta publikoa.
Urrutikoetxearen poesian nagusia izan da mundu bion agerpena, eta mundu bion arteko lotura garbirik ez izatea, pribatua eta publikoa eremu aldendu bi balira bezala. Kanpoko mundu gotorrari aurre eman ezin eta pribatuan estalpea aurkituko balu bezala poetak: 'oinazea ulertzen ala bizi genuen galdetzeko antzu'. Garbi utziz zeintzuk diren mundu biok: 'zure ezpainetako doinua eta Europako samina elkarrekin'. Eta elkarrekin ematea da helburua.Eta bidean galdera bihurtzen da nagusi: 'Errealitatea / iragan irudikatu horretan / ala ustezko irudikeriaren orainean / kokatu behar genuen?'
Joera surrealistarekin batera Urrutikoetxeak egunerokotasuna eta egunerokotasun hizkera, fonetismo eta guzti, erabiltzeko joera du, hurbiltasunaren kariaz. Niri erritmoa atsegin zait, agian, testuan zehar horrenbeste aipatzen duen musikaren fruitu.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.