Biharko arrantzaleak prestatzen
Krisialdia pairatzen duen sektore honek hezkuntzan du gaur egun bere etorkizunaren giltza
Arrantza urte askotan zehar Euskal Herrian tradizio handiko lanbidea izanik, itsasora joan nahi dutenen kopuruak behera egin du azken aldian. Gaur egun arrantzuntzietan dabiltzan tripulazioak antzinakoaz geroz eta gehiago desberdintzen dira, batik bat bertako langile faltak eta hezkuntzak eraginda
Arrantzuntzi batean lan egin nahi duenak gutxieneko ikasketa batzuk egin beharko ditu lehenik. Suteen aurkako, igeriketako eta itsasoan superbibentziazko oinarrizko jakinduria izan behar dute marinelaren gaitasun ziurtagiria eskuratzeko. Hortik aurrera eta kontutan hartu beharreko hainbat gauzaren arabera, titulazio ezberdinak beharko ditu.
Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxe Politeknikoak XX. mende hasieran sortutako Donostiako Arrantza Eskolan du jatorria eta ordundik ari da itsasora joan nahi dutenei mota askotako irakaskuntzak ematen, 1940. urte ingurutik aurrera Pasaian, eta gaur egun Pasaiako Eskolarekin lotuta dauden Bermeo eta Ondarruko eskolatan ere bai. Horrelaxe darrai, orain LOGSE legeari adaptatzen ari delarik.
Hauetako edozein egunetan bertara hurbiltzen denak jatorri eta adin askotako ikasleak ikusi ahal izango ditu ikastetxeko korridoreetan. Baina badute, gutxienez, gauza bat amankomunean: gehienak gizonezkoak dira. Ikasle gehienak lehendik ere itsasoari lotuta bizi izan dira, nahiz eta orain, legea ezartzen ari den berrikuntzak medio, hau aldatzen ari da eta normalean zirkuitu honetatik at egongo litzakeen jendea ere hurbiltzen ari da. Momentu honetan hamalau ikasle senegaldar daude ikastetxean, eta ez da arraroa marinelaren gaitasun agiria lortzeko eskolatara ikasle arabiar, hegoamerikar edota beste jatorrietakoak bertaratzea. 'Orokorrean, itsasoa ezagutzen duten pertsonak dira, baina euren ikasketak hemen ontzat emateko datoz', azaltzen du Isabel Zuazok, Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxe Politeknikoko zuzendariak.
Denbora aurrera joan ahala untzietan egiten den bizitza erosoagoa bihurtu dela irizten dio Zuazok, flota berritzearen ondorioz. Arrantzaleari berari dagokionean, honen profilak bilakaera bat izan duela aipatzen du. 'Hasteko, arrantzalearen jatorria bera. Gaur egun arrantzan dabilena beste herrietatik edo lehorretik etorri da sarritan. Betidanik ikusi izan duguna goizean goiz eguraldia ikustera abiatzen dena da, itsasoaren arabera bizi dena. Orain, arrantzalearena beste lanbide bat bezalakoa da. Gehienak baina gogorragoa, baina beste lanbide bat'. Bestalde, antzinako arrantzaleak ez zuen gaur egungoek jasotzen dutena bezalako prestakuntzarik. 'Batik bat ziurtasun arrazoiengatik exigitzen dira ikasketa minimo hauek, eta untzien ekipamenduak modernizatu egin dira'.
Orokorrean, sektorean lana badagoela dio ikastetxeko zuzendariak. 'Ez da beti egokitzen lana bilatzen dutenen kopurua lan eskaintzarekin, gorabeherak izan daitezke, baina orokorrean arrantza munduan oraindik lana badagoela esango nuke. Gaur egun barku gutxiago daude, baina gutxiago dira ere itsasoratu nahi dutenak, jendeak nahiago du lehorrean lan egitea'.
Ikasle askok egiten dutena oinarrizko ikasketekin hasi eta piskanaka osatuz joatea da. Marinelaren gaitasunaren agiritik hasita titulazio profesional desberdinak lortuz doaz denborarekin. 'Horregatik, hemen ikasten dutenek gerora ere harremana gordetzen dute eskolarekin. Batzuk kurtso berriak egitera datoz, eta bestela ere, ikasi behar ez badute, bisitan edo untzietan sartzen doazen berrikuntzak ezagutzera hurbiltzen dira, eta hainbat kasutan ere, euren lanpostuak exigitzen dituen birziklapen kurtsoak egitera'.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.