Koldo Mitxelenaren obra osoa argitara emango du Gipuzkoako Aldundiak
Julio Urkixo Mintegiaren sorreratik 50 urte betetzearekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiak lehendik garatzen hasita zegoen proiektu bati bultzada ematea erabaki du, Koldo Mitxelenaren obra osoa argitaratzeari, alegia.
Mintegiko kide eta lan honetaz arduratuko den pertsonetako bat den Joseba Lakarra EHUko Filologia Fakultateko dekanoak adierazi duenez, 'epe luzekoa izan daitekeen lana da hau, kalitatezkoa eta modu txukunean osatutako edizioa egin nahi baita, eta batez ere, erabilgarria izateko moduan prestatua'. Nahiz eta lehenengo tomoa datorren urterako kalean egon daitekeela uste, lanak luze jo dezakeela argi du Lakarrak, 'guztira 10.000 orrialde izango baitira landu beharrekoak, hamar bat tomo, eta kontutan hartuta filologiaren inguruko edizioak bereziki zailak izaten direla. Hori dela eta, guk aurkibidearekin beste tomo bat osatu nahi genuke'.
Ziurrenik ez da orain arte aurkitu gabeko altxor berririk kaleratuko, baina argitalpenaren balio handiena Koldo Mitxelenak erabilitako materiale berberak erabiltzean datza. 'Horrela, berak bere lanei egindako zuzenketak eta oharrak ezagutzera emateko aukera izango dugu'.
Lakarrak bai Mitxelenaren eta baita Urkixoren garrantzia azpimarratzen du. Lehenengoari euskararen inguruan egindako filologia lanaren oinarria esker badakioke, Urkixok osatutako bibliotekak suposatzen duen ondareaz jabetzeko egingo den lana ere beharrezkotzat jotzen du. 'Erakusketa ibiltari bat prestatuko da, Gipuzkoan behintzat fondo horren balioaz jabetzeko'.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.