Gabriel Arestiren poesia, bere ahotsaz Interneten
Idazle baten ahotsak gauza asko esaten duenaren komentzimenduak bultzatuta hasi zen Susa argitaletxeko Gorka Arrese Gabriel Aresti poetaren ahotsaren bila. Bilaketa honen emaitza gaur Interneten -www.susa-literatura.com- aurki ditzakegun lau poemak dira, Arestiren ezagunenetakoak barne: Nire aitaren etxea, Egia bat esateagatik, Gizonaren ahoa eta Azken euskaldunaren heriotza.
Susak 86. urtean Arestiren obra osoa publikatu zuen. Kaleratutako materialen artean hainbat hitzaldi ere baziren, eta batzuetan Arestik poemak irakurtzen zituela ikusi zuten argitaletxeko arduradunek. Hura izan zen abiapuntua, eta 60ko hamarkadan zehar, euren zaletasunari erantzunda hainbat saio eta hitzaldien grabaketak egin zituzten pertsonek gordetako materiala izan zen tresna, digitalizatu ondoren. Poetaren heriotzaren 65 urte bete izanarekin bat jarri dituzte poemak entzungai sarean.
'Patxi Mujika irundarrak utzi zizikugun bi poemen grabazioak. Berak bertso saioak grabatzeko ohitura zuen eta Gabriel Arestik 1964ko irailean Donostiako Udal Liburutegian emandako hitzaldira bertsolaritzaren ingurukoa izango zelakoan joan zen. Ez zen hala izan, baina Mujikak grabaketa gorde zuen hala ere', azaltzen du Arresek, eta nahiz eta grabaketak ia 40 urte izan, kalitate ona duela dio.
Beste bi grabaketak Jesus Mari Olano hernaniarrak egina da, 1966an Hernaniko Udal Batzar Aretoan.
Dokumentu honek berebiziko interesa eta jakinmina piztu duela dio Gorka Arresek, eta azken aldian jende asko hori entzun edo eskuratzeko sartzen ari dela argitaletxearen web orrialdean. 'Estatistika oso onak daude; ziurrenik asko irakasleak edo irratietako kazetariak izango dira'.
Momentuz lau poema baino ez badaude ere, posible litzateke aurrerantzean gehiago jartzea.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.