Baltsea
Zorionekoa alda ez daitekeena ahantzi egiten duena", esaten da, edo kantatzen da, Johann Straussen baltse ezagun batean. Esaldiak bere laburrean ekartzen du agerira, edozein filosofia-teoriak baino errazago, baltsearen ezkutuko izpiritua. Vienaz ari gara, Beethoven, Schubert, Schumann, Brahms eta Mahlerren hiriaz, Haydn-en azken urteetako hiriaz, bizitzaz eta bizipozaz gainerako edozein aitzakia aspaldi antzean kanpoan utzi zuen hiriaz.
Behin, Vienan nengoelarik, galdetu egin nuen ea nondik zetorren baltsea, alegia ea nondik sortua zen, eta turkoen aurkako gerra kontuak esan zizkidan Franz Cukor Vienako Unibertsitatean irakasle aritzen zenak. Turkoek Viena bi aldiz inguratu zuten, bigarrenez 1683an hain zuzen. Historia-Museoan bi metroko ezpata handi bat dago ikusgarri. Montoia abizeneko kapitain espainiar batena da, hala saltzen dute behintzat. Delako espainiar horrek bere soldaduekin libratu omen zuen hiria turkoen erasotik. Dena dela, harrigarriena ez da bi metroko ezpata, baizik eta kapitain espainiarra, armadura eta guzti, metro eta erdi baino ez zela jakitea. Kapitain espainiarraren soldaduak ez ziren espainiarrak, mertzenario aleman eta irlandarrak baizik. Soldadu haiek ekarri omen zuten baltsea Vienara, soldadu haiek dantza egin omen zuten baltsea, hiria turkoengandik libratu ondoren. Litekeena da gainera egia edo egiaren zantzu apur bat izatea; izan ere, baltsea alemanezko waltzen aditzetik dator, eta waltzen aditzak biraka dantza egitea esan nahi du. Alemanak Bavierakoak ziren, katoliko petoak, irlandarrak bezala.
Historia ez da hor amaitzen; historiak bere ibilbidea egiten du, jira eta biraka, baltsean bezala. Mateo Garralda piano-jotzailea konposizio-irakasle da Pariseko Kontserbatorioan. Behin, duela asko ez, harekin egin nuen topo Bastilla Plazako jatetxe txiki baina txukun batean, garai batean izen bereko kartzela egon zen tokian. Kartzela hartatik ez da asko geratzen gaur egun, metroan sarturik ikus daitezkeen hondakin batzuk besterik ez, baina aspaldiko argazkiei erreparatzen badiegu, eraikin handia eta sendoa izan zela baieztatzen da, bai, Bastillako hura. Ez dakit zerk ekarri zuen baltsearen gaia hizpidera, seguru asko Mateo Garralda berak aterako zuen bera, Gaixotasunaren eragina musikan izeneko tesiaren egile ere bada-eta bera. Piano-jotzaileak Bastilla Plazako jatetxe kurioso hartan esan zidanez, izurritea zabaldu zen Vienan 1688an, izurrite hilgarri kutsakorra, gainera. Jendea saldoka hiltzen omen zen, gizon-emakumeak, haur-agureak, denak, eta kaleak hildako gorpuz bete ziren. Tristura-mendi hartan kale-musikari batzuk, bizirik zirautenen bihotzetara poza ekartzearren, baltsea joka hasi omen ziren, baltsea joka, eta baltsea jira eta biraka zabaltzen, uste baitzuten Heriok ez zekiela dantzatzen, uste baitzuten baltseak libratuko zituela heriotzatik. Nik, noski, ez nien taxurik hartu Mateo Garraldaren hitzei, hark bere jakituria eta guzti adar joka ari ote zitzaidan uste bainuen.
Aquiles Arruabarrena Ithaka Unibertsitateko irakasle da. Interneten bidez egin dut haren ezagutza, eta literaturzalea denez, berehala egin gara adiskide. Astronomoa da ikasketaz, eta tesia idazten ari da Halley kometaren eraginari buruz, izan ere -Arruabarrenak hala dio behintzat-, zerbait berezia gertatu da Halley kometa zeruan gure artera azaldu den bakoitzean. 1839an esaterako, Europan azaldu zen, eta hainbestekoa izan zen kometaren isatsa ikuste hutsak eragindako izua non askok eta askok uste izan baitzuen munduaren akabera zetorrela aurki. Orduan, esperantzarik gabe, biharamunik haientzat ba ote zenik sinesteke, Vienako kale musikari batzuk baltsea joka hasi ziren, mundualdiko azken uneak dantzan eta alai igarotzeko asmoz. Jakina, ez da hor amaitzen baltseari buruzko historia. Entziklopedia Britaniarrak Metternich kantzilerrari leporatzen dio baltsea sortu izana. Bonapartek Waterloo-n galdu ondoren, gerra-irabazleak Vienan bildu ziren, frantziarrei bake-baldintzak ezartzeko. Frantziar harroak azpiratuak izan zirela ospatzeko, zazpi egunetako dantza eta txantxa, baltsea alegia, agindu zuten austriarrek. Dantzak munduan alda ez daitekeena ez ezik, bertako tristurak ere ahanzten laguntzen baitu.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.