Klasizismoaz
Joseba Jaka II. Beka jaso ondoren, Anjel Errok Eta harkadian ni poema liburu ederra argitaratu du Elkarren.
Olgetaria da, ironiaz josia, eta abangoardiaren ondorengoetan poesiak eman duen, eta gure artean asko erabili ez den bide bati ekiten dio: neoklasizismoari.
Bestetan aipatu dugu modernitate ondorengo mugimendua hasi zela, "dena esanda dago" famatuaren ondoren berriz hizkuntzarekiko mesfidantza gureganatu eta esaten berriro hastean. Mugimendu desberdinak batzen dituen egoera da modernitate ondorena: kasutan, hemen bezala, esana bere hartan onartzen da, ironia nagusitzen bada ere: "Oro errana da, aspaldidanik./ Oro errana dela ere errana da./ Oro errana da, bada ezinbestean./ Oro errana da, baina ez nik".
"Ni" hori hasten da mintzatzen bere kode propioan. Poema horretatik hasita, bidea neoklasizismoz jasotzen da. Epigramak irakurtzean ezin izan dut burutik kendu zein ongi argitu den bidea: zenbaki erromatarrek mugatzen dute irakurketa. Erromako itzalpean gaude. Baina itzala besterik ez da jokoa: euskal izenak era latinoz maiz ematen ditu, tonua sinesgarri bihurtuz. Aise erabiltzen dugun euskara-gaztelera jokoa, Errok latina eta euskararen arteko bihurtu du. Eta gaiak zabal doaz, maitasun eta erotismo jokotik, poesiaren bidera.
Irri azpian poesiari buruzko ahalbidea zabaltzen da, eta hori adierazten du bukaerak: "Argitu iezadazu bederen/ narratiboa edo lirikoa zaren/ chillida nahiago ala oteiza/ poesian sinesten jarraitzen ote".
Anjel Erro: Eta harkadian ni. Elkar. Donostia, 2002, 127 or.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.