Jon Bilbaoren altxorra, Sarean
Bizkaiko Aldundiak Interneten sartu du "Eusko Bibliographia", liburutegi digitaleko 2.000 faksimilen ondoan
Urteak eta urteak eman zituen Jon Bilbao zenak (1914-1994) mundu osoan euskal kulturaren inguruko datuak biltzen. Ondoren, datu horiek guztiak milaka paper, fitxa eta liburusketan idatzi zituen, Eusko Bibliographia izeneko euskal gai eta idazleei buruzko datu bilduma erraldoia osatu arte. Bizkaiko Foru Aldundiak ikertzaile eta interesatutako pertsona guztien esku jarri du ondare izugarri hau Interneten bidez. Aldundiaren web orrialdeko (www.bizkaia.net) Eusko Bibliographia atalean, 100.000 erreferentzi baino gehiago sartu dira dagoeneko, eta gerora ere, haziz joango dela espero dute.
Egun batzuk baino ez dira igaro Jon Bilbaoren ikerlan erraldoia Interneten dagoela, baina proiektuaren arduradunak antzematen hasiak dira jadanik ikertzaileen artean sortu den jakinmina. Gogoan izan behar da, orain arte ez dela euskal bibliografia ofizialik sortu Euskal Herrian. Eusko Jaurlaritzaren erregistroan, esate baterako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan argitaratzen diren liburuak besterik ez dira sartzen. Aldiz, Eusko Bibliographia-k mundu zabalean euskal kulturarekin zer ikusia duten argitalpen guzti-guztiak biltzen ditu.
Duela lau urte, Jon Bilbaoren alaba Amalek Bizkaiko Foru Aldundiari eskaini zion aitaren lan mardula. Datu-bilduma honen balio ekonomikoa zehaztea ezinezkoa bada ere, aditu batzuen ustez, 600.000 eurotik gorako prezioa egin lezake.
Jon Bilbao New York, Boise, Reno, Kalifornia, Kuba eta beste hainbat lekutan ibili omen zen aztarrika. On Joxemiel Barandiaranekin ere jardun zuen, Eusko Ikaskuntzako idazkaritzaren ardura bere gain hartu zuen garai beretsuan.
Bilketa lan nekaezin horren lehen argitalpena Donostian egin zen, 1968. urtean. William Douglasekin batera amerikar euskaldunen historia argitaratu zuen 1974.ean, eta handik gutxira, Getxora erretiratu zen, baina ikertzaile bati dagozkion zereginetatik aldendu gabe. 80.aren hamarkada, garrantzi handiko bi erakunde sortu zituen: Euskal Ikasketen Institutu Bibliografikoa eta Harriluze, bigarren hau euskal diaspora aztertzeko.
Azken urteetan, Jon Bilbaok orduak eta orduak eman zituen Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegiko ikertzaileen gelan. Clotilde Olaranek, liburutegiko zuzendariak, ondo gogoan ditu oraindik harekin izandako hizketaldi luze bezain interesgarriak. "Bibliografia izan zen, dudarik gabe, Jon Bilbaoren desio eta pasio nagusia, eta haren jakinduria zabalak hainbat zalantza argitzen lagundu zidan", aitortu du.
Altxorraren kutxak
Gaur, ikertzaileen gela horretan, Jon Bilbaoren erretratua dago paretan eskegita, eta aldameneko gelan, Eusko Bibliographia-ren altxorra osatzen duten liburu, argazki, agiri eta fitxa guztiak, 300 kutxatan baino gehiagotan banatuta.
Informazio hau guztia Interneten eskegitzeaz arduratu den ikertzaile taldeak lau urte behar izan ditu materiala antolatu ahal izateko. 2000. urte osoa datuak aztertzen eta sailkatzen eman zuten, Jon Bilbaok ez baitzuen metodologia zehatzik erabili datuak biltzeko orduan. Harez geroztik, hiru urte mena dituzte agiriak sailkatzen, teknologia aurreratuenaz baliatuta.
Emaitza itzela bada ere, ikertzaileek puntu horretan utzi behar izan zuten hasitako lana, Eusko Bibliographia osatu zuen lantaldea instituzioen laguntzarik ezaren eraginez desagertu baitzen.
Horren ondorioz, Jon Bilbaok bildutako datu asko galdu egin dira, eta ikertzaile taldea deusezturik, Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegiko langileen esku geratu da Eusko Bibliographia handitzeko ardura. 1988. urteaz geroztik euskal gaien inguruan argitaratzen diren liburu guztiak fitxategian sartzen dituzte zuzen-zuzenean. Azken aldi honetan, errestrospektiba lanetan murgildu dira, 1988. urtea baino lehen kaleratutako aleak Eusko Bibliographia-n aurkitzeko asmotan. Lanak ez du mugarik, bistan da, baina ikertzaileak kexu dira euskal bibliografia ofizialik ez izateak sortaraz ditzakeen hutsunengatik.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Interneteko eskaintza ez da bibliografiara mugatzen. Foru erakundearen webgunean sartuz gero, liburutegi digitala ere aurkitu daiteke.
Une honetan 2.000 izenburu kontsultatu ahal dira, denak faksimilean, eta urte amaieran, kopurua 4.000 liburukoa izango da. Euskal kulturan garrantzi berezia daukaten XVI, XVI eta XVIII mendeko obrak dira nagusiki, hala nola, Axularren Guero, Kardaberazen Eusqueraren berri onac edota Manuel Larramendiren El imposible vencido, besteak beste.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.