Aterik gabeko azokaren oroitzapenak
Lehengo eta egungo antolatzaileek 38 urteotako pasadizurik bitxienak gogoratu dituzte
Gaztarako oroitzapenak politak dira batzuetan gauza txarrak ahazten ditugulako; orduan, nostalgia besterik ez dira". Horixe dio Durangoko Azokaren zuzendari Jon Irazabalek, itoginek disko eta liburuak hondatzen zituzten garaia gogora ekartzen diotenean.
1965ean zabaldu zituen ateak lehenengoz Euskal Liburu eta Disko Azokak. Baina "ateak ireki zituela" esateak usadioak sortutako esamoldea besterik ez da, azoka hark ez baitzuen aterik, ezta hormarik ere. Teilaturik bazuen, ordea, Durangoko Andra Mari elizpean egiten baitzen sasoi horretan gerora euskal kulturaren adierazgarririk nagusienetakoa bihurtu dena.
Orduan, ameslari batzuen gogoan besterik ez zegoen Euskal Herrian ekoiztutako musika eta literatura guztia urtean behin plaza bakar batean biltzea. Horien artean Leopoldo Zugaza zegoen, lehenbiziko zazpi edizioetan azokaren antolatzailea izan zena.
"Urte haietan, euskarazko liburuen salmenta ia erabat ezezaguna zen, Donostiako Manterola bezalako liburudenda heroikoek egiten zuten lana alde batera utzita", dio Zugazak.
Oztopoak oztopo, aterik gabeko azokak ateak zabaldu zituen, zenbaiten harridurarako, gehienek sumatu ere ez baitzuten egiten euskaraz hainbeste ekoizten zenik. Beraz, ulertzekoa zen lehen bisitarien erreakzioa. "Liburuak ia-ia besarkatzen zituenik ikusi nuen, jendeak hamar edo hamabi liburu eramaten zituen", gogoratu du azokaren lehenbiziko zuzendariak.
Liburu eta Disko Azokak bederatzi urte eman zituen leku hartan. Aldaketa ezustean etorri zen. "1973an, Fraga Informazio ministro eta Marcelino Oreja haren idazkari zirelarik, Bizkaiko gobernadore zibilak azoka galeraztea erabaki zuen, separatisten kabia zelakoan", dio Jon Irazabalek. Durangar batek Marcelino Orejari deitu eta honek Gobernu Zibilera hots egin omen zuen. "Zuk ikusi, baina ni inaugurazioan egongo naiz", esan omen zion ministroaren idazkariak gobernadore zibilari. Ez bata ez bestea ez ziren azokan agertu, "baina gobernadore zibila ikaratu egin zen eta ez zen ausartu azoka galeraztera", gogoratu du Irazabalek.
Hurrengo urtean, baimena eman zuen, baina elizpean egitea debekatuz. Orduan, historian izan duen bigarren kokapenera bidali zuten liburu eta disko azoka: Durangoko azoka plazara. "Gure kalterako izango zelakoan egin zuten, baina han epelago geunden eta ez genuen itoginik", dio Irazabalek.
Geroztik, 1996tik iaz arte, karpa erraldoi baten babespean antolatu zuten, egoitza finkoa lortu arte. Durangoko Azoka asko aldatu da itoginez jositako elizpean egiten zenetik. Orain, ateak ditu.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.