Mikrofilmen epopeia
Wilhem von Humboldt printze prusiarra (Postdam, 1767-Tegel, 1835) bi aldiz etorri zen Euskal Herrira, 1789 eta 1801 urteetan, hain zuzen. Zuzenbidea, Ekonomia Zientziak eta Arkeologia jorratu zituen, eta politikan ere, zer egin ugari izan zuen. Prusiako Hezkuntza ministroa izan zen eta Berlingo unibertsitatearen sorrera bultzatu zuen. Filologia eta Hizkuntzalaritzako zenbait alorretan aintzindaria izan zen.
Ez da gure gaurko helburua bere biobibliografiaz aritzea, baina pare bat puntu aipatzearren, Humboldtek 200 hizkuntza eta dialekto estudiatu zituen, haien artean euskara. Gure mintzairaren gainean, bi liburu idatzi zituen: Berichtungen und Zusatze zu Adelungs Mithridates uber die uber kantabrische oder baskische Sprahe (Berlin, 1817) eta Prufung der Untersuchungen uber die Urbewohner Hispaniens vermittelst der baskischen Sprahe (Berlin, 1821).
Berak idatzi zuen bi bidaien deskribapena, eta Unamunok itzuli zuen gero alemanetik gaztelaniara. Humboldt orduko euskalari ezagunenekin -Mogel, Elhuyar anaiak eta beste askorekin- harremanak egiten hasi zen, izugarrizko informazioa eskuratuz, batez ere Astarloarengandik, Durangon igaro baitzuen egonaldirik luzeena. Euskal nortasun eta hizkuntzarekin maitemindurik, bere ikerketa ugariei esker, Humboldt izan zen munduan zehar Euskerologia zabaldu zuena.
Kriskitin taldea, duela ehun urtez geroztik Durangon galduta zegoen dantza bat berreskuratu nahian zebilela, enteratu ginen non zegoen Humboldten ikerketa oparoaren altxor nagusia: Polonian, Krakoviako unibertsitatean, Biblioteka Jagiello?ska izeneko ondarean. Berehala hasi genituen gestioak, eta Bizkaiko Kultura diputatu Ana Madariaga eta Euskara zuzendari Gotzon Loberaren babesari esker, ehundik gora eskuizkriburen mikrofilm eskuratu ziren.
Mikrofilm bilbumaren kopia bat Diputazioarentzat izan zen, eta beste bat, Euskaltzaindiarentzat. Kudeaketak beste ibilbide bat behar izan zuen: Jose Maria Zabala Poloniako ohorezko kontsulagandik enbaxadara, eta Madrildik Krakoviako Unibertsitateko errektore zen Ziejka jaunarengana, zeinek baimena eman baitzuen.
2001eko otsailaren 12an, Clotilde Olaran, Bizkaiko Foru Liburutegiaren zuzendaria, eta biok iritsi ginen Poloniako lehen hiriburu izan zenera, Zdzislaw Pietrizyk, Jagiello?ska Liburutegiaren zuzendariordeak, harrera ezin hobea eginez. Bitartekari-laguntzaile lanetan, Jan Braun hizkuntzalaria, Varsoviako Unibertsitateko irakasle-ohi eta euskaltzain ohorezkoa.
Bi egunetan, euskal ikerketei buruzko, hots, hizkuntza, etnografia, historia eta abarrekiko izkribu guztien zerrendatze zehatza egin genuen, bai Collectanea Linguistica sailetik, bai eta Rekopisy hiszpanskie i portugalskie delakotik ere. Apuntamientos para el diccionario geogr¨¢fico de Espa?a izenekoa da aurkikuntzetako bat.
Hiru hilabetera, Humboldtek Euskal Herrira egindako bigarren osteraren berrehun urte justura, alegia, Bilbon ziren mikrofilm guztiok, egun, liburutegi foral eta akademiko bietan, ikerleen eskuragai daude. Lehendik euskal hiri nagusian zeuden Humboldtekiko funtsei gehituz -batez ere, Bizkaiko Foru Liburutegian daudenei-, prusiar printzearen ondare nagusia etxean dugu.
Jose Luis Lizundia euskaltzaina da.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.