Lazarragaren eskuizkribuak euskarazko letrak astindu ditu
Euskal kultura eta hizkuntza ikertzen dituztenak zorioneko daude. Juan P¨¦rez de Larraga eruditoak XVI mendearen bigarren erdian -1564 eta 1567, lehenbiziko estimazioen arabera- idatzitako eskuizbribuaren aurkikuntza gertakizun iraultzailea bihurtu da ikerltzaileentzat. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak erosi duen agiriak duela bost mende Araban egiten zen euskararen ezaugarriak argitzen lagunduko du, Lazarraga Larreako Dorreko Jauna baitzen, Aguraingo lurretan. "Urte asko eta askorako lana dugu", nabarmendu zuen asteazkenean EHUko Euskal Filologia irakasle Joseba Lakarrak, testuaren aurkezpen publikoan.
Baina eskuizkribuak badu garrantzirik ere literatur ikuspuntutik. Antzinako euskarazko literaturan ia ez da ageri gai erlijiosoak jorratzen ez dituen testurik. Lazarragak idatzi omen zuen lanak, berriz, muga hori gainditzen du. 102 orrialdetan -horietako batzuk galdu dira- dokumentuak prosaz idatzitako artzain giroko kontakizuna eta abesti epikoak jasotzen ditu, hala nola olerki batzuk, horietako batzuk erlijiosoak, baina gehienak maitasunezkoak.
Joseba Lakarra irakasleak ia ziurtzat jotzen du Juan P¨¦rez de Lazarraga izan zela olerkion autorea. Aldiz, zalantzak ditu narrazioei buruz. Hauek garai hartan modan zeuden artzain eleberri gaztelar, italiar eta frantsesen ezaugarriak dituzte. Hortaz ez du baztertzen testu horiek beste hizkuntza batean idatzitako lan baten itzulpena izatea.
Izenik gabe
Nork aurkitu du Lazarragaren eskuizkribua? Borja Aginagaldek, Eusko Jaurlaritzako Agiri Ondare arloko arduradunak. Eta non? Arabatik urrun: Madrilen, aspaldi ezagutu zuen antigoaleko liburu saltzaile baten dendan. Duela hilabete batzuk aurkitu zuen eskuizkribua, berrogeitamarren bat orriz osaturikoa, izenik gabeko agiri sorta baten barruan.
Antikuarioaren "zintzotasunak" ahalbidetu du Gipuzkoako Foru Aldundiak 66.000 euro besterik ez ordaindu izana Juan P¨¦rez de Lazarragaren eskuizkribuaren truke. Salneurri "merkea" dela dio haren aurkitzaileak. Agiria Koldo Mitxelena kulturunearen liburutegian gordeko dute. Horrez gain, ikertzaileen eta hala nahi dutenen eskuragai jarri dute Interneten (www.gipuzkoakultura.net/lazarraga).
Joseba Aginagaldek ez du inoiz ahaztuko eskuizkribua aurkitzean sentitu zuen zirrara ezta berau ikertzeko aukerak sorrarazten diona. Haren iritziz, argi dago aurkikuntzak "XVI mendeko gizarteaz dugun ikuspegia" aldatuko duela. "Aurki litezkeen testu anitzetako bat besterik ez da, eta gizarte eta kultur historiari buruzko hipotesi asko ilustratu eta baieztatzen ditu", dio agiriaren aurkitzaileak.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.