Fantasia eta abentura, aurtengo gomendioak
Haur Liburu gidan denetarik dago, gustu ezberdinetako lanak topa daitezke, baina sailkapenak egiterako orduan adin multzo ezberdinak egitea ohikoa da: Lau urtetik aurrera hasten omen dira umeak irakurtzen eta, honela, sei multzotan banatzen dira: sei urtetik aurrera hasi eta sei, zortzi, 12, 14 eta 16 urtetetik aurrerako taldeak.
Mintegian egun hauetan bertan buru belarri dihardute ekainean amaituko duten 2003ko argitalpenen zerrenda osatzen.
Bertako kideen artean, laur urtetik gorako atalean Pello A?orgak idatzitako Ni ez naiz txerria da libururik aipagarriena eta Txori kantariak, poeta hegalariak, sei urtetik gorakoentzako liburuen atalean.
Beste lau liburu jo dituzte gomendagarritzat mintegiko adituek. Zortzi urtetik gorako irakurleei zuzendutakoen artean, Arantxa Iturberen Amona basona galdu zuenekoa da zerrendako lehena. Pixka bat gorago, Kerman Uriberen GArmendia eta zaldun beltza eta Gerezi-lorea aukeratu dituzte, 12 urtetik gorako irakurleen atalean.
F.D'Adamoren Iqbalen istorioa eta Mankell-en Ohe elurtuan lo egin zuen mutikoa,berriz, libururik gomendarrienak dira 14 urtekoen atalean. Azkenik, 16 urtetik aurrerakoentzat, Ramon Saizarbitoriaren Kandinskyren tradizioa da aukeratutako lana.
Zerrenda amaitu gabe dago baina gutxi gora behera 20 bat liburuk osotuko dute oso gomendagarrien atala.
Gainera, datorren urtean mintegiaren lanaren ohiartzuna zabalagoa izango da, elkarlanean arituko baitira Germ¨¢n S¨¢nchez Ruip¨¦rez Fundazioarekin. Liburua eta irakurketa sustatzeko elkartea dugu fundazio hau, egoitza bat Salamancan dauka eta horreekin jarri dira harremanetan Arrasateko mintegikoak. Fundazio horrek 2005 urtean 100 liburu oso gomendagarrien zerrenda argitaratuko du, erdaraz kaleratutakoak gehienak, baina baita katalanez, gailegoz eta euskaraz ere. Honela, Haur Liburu Mintegiak 15 izenburu gomendatuko ditu, S¨¢nchez Ruip¨¦rez Fundazioaren zerrendan agertuko direnak.
Guztira, Espainiako 17 talde arituko dira elkarrekin lanean, modu honetan, Mondragon Unibertsitateko mintegikoek aukera izango dute euren eguneroko lana eta esperientziak kanpoko taldeekin alderatzeko.
Izan ere, Euskadin tankera honetako lana egiten duten bakarrak direla esan daiteke. Honen antza duen bakarrak Gasteizko Magisteritza Eskolak sortutako gida da.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.