Etsipena
Ezinezko maletak dugu Juanjo Olasagarre arbizuarraren estreinako eleberria. Orain arte kronika, antzerkia, eta batez ere poesia landu izan du. Bere poesia liburuetan -Gaupasak (1991), Bizi puskak (1996), Puskak biziz (2000)- aurkitu behar dugu eleberri honen lehenbiziko oinarria. Nahiko zor zaie liburu horiei, bai gai aldetik bai egitura aldetik, ahaztu barik nafarrak darabilen hizkera poetikoa. Horietan zegoeneko ageri zen mundu tradizional baten akabera, Nafarroako herri txiki euskaldun batean 80ko hamarkada hasita gizartean izandako aldaketen isla. Hasiera batean aldaketak euskal identitatea eta gizarte berria aldarrikatzen zuen sasoi euforiko baten inguruan gauzatu baziren, ostean, 90ko hamarkadan sartuta euforia hark bidea ematen dio etsipenari.
Horixe da bada Ezinezko maletak eleberria, gaztetan adiskideak izandako lau lagunen orainaldi etsiaren kontaketa. Gaztetako amets iraultzaileak, identitatearen bilaketa, militantzia politikoa, sexu askatasuna, maitasunaren desioa... Hori guztia zapuztuko da denbora igaro ahala, errealitatera zakar bihurtzen gaituen ezintasuna erakutsiz.
Hiru lagunek bidaia egiten dute Londresera gaztetako koadrilako laugarrena minbiziak jota hil delako. Gaztetan itxuraz lagun minak izan ziren arren, euren arteko liskarrek aspaldian bereizi zituzten.
Bidaiak berriro elkartu ditu eta euren arteko distantzia handitu baino ez da egiten. Balantzea ezin zaie okerragorik izan. Euren arteko laguntasuna galduta, gaztetan konpartitutako amets guztiak zakarrontzira eta norberaren bizimoduan galtzaile. Bizitzaren arlorik inportanteenetan porrot egindako pertsonak dira eleberriko protagonista hauek.Porrot hori norberak, berea, bizi du, besteen isilean gehienetan. Berriro bizi puskak agertzen zaizkigu eleberri honetan. Puska horiek guztiak lotuz erretratu osoa lortzen da.
Maletak dira, batetik besterako bidean beti galtzen diren maletak, eleberri honen metafora nagusia. Oroitzapen, itxaropen, identitate eta izatearen maletak dira. Maleta hutsalak, ahulak eta barregarriak. Eta aikor eleberri honetako pertsonaia guztiak norberaren maletari oratu nahian. Oratu nahi, baina ezin, horiek guztiak ere bizitzaren igaroan hegazkorrak direlako, hegazkorrenak nonbait.
Juanjo Olasagarre: Ezinezko maletak. Susa (2004), 256 orrialde, 14 euro.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.