Mezu elektronikoak
Sona berezia hartzen ari da aspaldi honetan Castillo Suarez-en (Altsatsu, 1976) poesia. Idazleak beti izan du gogogo berezia bere liburuetan egunerokotasuna ager dadin. Interneteko hiztegia erabiliz, Spam poemak deitu dio bere lan berriari. Susa argitaletxean agertu ostean, orain Elkar-en eman du argitara.
Poesia honen lehen ezaugarria bere hurbiltasuna da. Liburua esku artean hartzen duen irakurleari oso hurbila egiten zaio, esan nahi dugu, identifikazio prozesuak egunerokotasunarekin lortu nahi direla, adibidez, izenburuarekin berarekin gertatzen dena.
Hitz eta definizio handietatik ihes eginez, Castillos Suarezek beti esan du du poesia berarentzako gauza xumea dela. Eta honelaxe adierazi du ideia hori: "Poemak idaztea / gurasoen etxera bueltatzea bezalakoa da, / eta haurra zineneko gelan lo egin". "Nik gezurrak esaten ditudalako idazten dut.
Ni biltzailea naiz; ez, ordea, idazlea".
Idazle honek betidanik defendatu du poesia edonon aurkitzen dela, aldizkari atzeratuetan adibidez, edo -harrigarria badirudi ere- spam mezuetan. Edonon aurkitzen badira ere, Castillo Suarezek badu trebezia berezia: poemak mezu bihurtzeko trebezia hain zuzen ere.
Horretarako tresna eraginkora erabiltzen du: tonua. Hitz egiten duen tonua da, irakurleari zuzentzen zaion tonu berezia: egunerokotasunaren zertzelada berriak aurkitzea da bere eginkizuna, eta hori era zuzen eta hurbil batez ematea. Mezuaren zentzua ezin zaio inola ere kendu poesia molde honi.
Baina Castillo Suarezek poesia zuzena eta hurbila egiten badu ere, era berean zenbaitetan iruditzen zait sinplea dela, konplexutasunik gabekoa, bat-bateko kontrajarpenetan oinarritua, behin eta berriro erritmo molde bera erabiltzen duena. Askotan hitz joko bat dirudi poemak.
"Zu" bati zuzentzen zaio maiz. Eta egia da maitasuna, desamodioa eta errealitateari buruzko iritzi pertsonalak ematen dituela idazleak, eta ez da gutxi irakurlearen identifikazioa lortzen baitu, eta batzuetan ematen du ahaleginik egin gabe egiten duela hori.
Castillo Suarez: Spam poemak. Elkarlanean, Donostia, 2004, 106 orrialde, 11 euro.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.