Krisialdia gainditzen hasia dela diote argitaletxeek
Durangoko azoka uharte bat da kultu merkatuak bizi duen egoera orokorraren erdian", Esaldi horrekin laburbildu zuten antolatzaileek iazko edizioaren balantzea. Historiako urterik onena izan zen Euskal Disko eta Liburu Azokarentzat: 130.000 lagun inguru hurbildu ziren Durangora eta salmentak milioi eta erdi eurokoak izan ziren.
Baina sektorearen benetako egoera ez da hain baikorra izan azken urteotan. Krisialdi hitza ahoz aho ibili da sarritan profesionalen artean. Aurten, berriz, egoera horri buelta ematen hasiak dira diskoetxe eta argitaletxeak, hein handi batean azken urteotan egin duten lanari esker.
"Aurtengoa aurpegi hobea dakarren urtea da, orain bi urteko estutasunak gaindituta", laburbildu zuen editoreen ordezkari Jorge Jimenezek, argitaletxeak, orokorrean, "animo hobearekin" datozela nabarmenduz. "Liburugintza garai bateko krisialdia gainditzen hasia da, ez egoera berez aldatu delako, baizik eta dauzkagun baliabideak hobeak direlako".
Egoera berriari aurre egiteko, "sektoreak ezinbesteko duen ikerketa profesionala" egin nahi dute datozen hilabeteetan. Kultura Sailarekin batera egingo den lan horren bidez liburugintza sektorearen "benetako neurria" zein den argitu nahi dute. "Zenbat garen, zenbat ekoizten dugun eta norentzat ari garen lanean jakin behar dugu", azaldu zuen Jimenezek.
3000 langile
"Krisialdiaren aurrean ezin da amore eman. Ez da kultur kontu hutsa. Jende hau guztia hemendik bizi da". Hala zioen atzo EHDEko arduradun Anjel Valdesek, Azokaren egoitzan standetan lanean ari zirenei seinalatuz. Elkarte horrek darabilzkien datuen arabera, egun 3.200en bat lagun ari dira lanean Euskal Herriko musika alorrean -musikariak, konponketa egileak, ekoizleak, diskoetxeetako langileak, zuzeneko emanaldietakoak eta estudioetan ari direnak biltzen ditu kopuru horrek-.
Azokak sektore honentzat duen pisu handia kontuan hartuz, diskoetxeetako arduradunek garrantzi handia ematen diote hura modernizatzeko antolatzaileek egin duten ahalegina. "Orain ordenatuago dago, edukiontzia poliki-poliki profesionalizatzen ari da", dio Valdesek.
Diskoetxeek produktuen kalitatea hobetzera bideratu dituzte indarrak azken urteotan, geroz eta handiagoa den konpetentziaren aurrean ezinbestekoa baitute lan txukunak eskaintzea erosleei. "Konpetentzia oso handia dugu", laburbildu zuen diskoetxeen ordezkariak, "guretzat desanbaila den txikitasuna abantaila bihurtu behar dugu, euskarazko produktu lokalak bultzatzeko".
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.