"Baserriak luxuzko etxebizitzak bihurtzen ari dira"
Baserria baino baserritarren bizimodua azaldu nahi izan du Jesus Mari Arruabarrenak (Durango, 1964). Laster izango da kalean Baserria. Oroimenari loturik liburua, Bizkaiko Foru Aldundiak babestua eta argazki zein helduen testigantza ugarien indarraz osatua. "Leiho baten modukoa da liburua, irakurleak hunkitzeko eta bakoitzak bere ondorioak atera ditzan", dio egileak.
Galdera. Zer topatuko du irakurleak zure lanean?
Erantzuna. Argazki-liburu modura dago osatuta, elkarrizketa laburrekin. Ez da baserriko arkitektura edo jarduerak zehazteko egina, aspaldiko bizimoduak erakusketo baizik. 29 testigantza daude. Elkarrizketak euskara batuan agertzen dira, gaztelaniazko bertsio murriztuarekin. Liburuaren atzealdean bertsio fonetikoak datoz eta laburpenak frantsesez eta ingelesez.
"Zeberio aldean lamiak uxatzeko erabiltzen zituztenak azaldu zizkidaten"
"Nahikoa zaizu jarrera onar eta interesa agertzea zure aurrean gustura egon daitezen"
G. Nola aukeratu zenituen elkarrizketatuak?
E. Asko txiki-txikitatik ezagutzen nuen. Ni urteetan ibili izan naiz baserri inguruetan argazkiak ateratzen. Agertzen diren guztiak bizkaitarrak dira, Durango, Arratia eta Markina aldekoak. Argazkiak, ostera, Euskal Herri osokoak dira, Bizkaia eta Nafarroakoak gehienak. Guztira 86 argazki daude.
G. Jende zaharra agertzen da.
E. Bai. Erdiak inguru jada hilda daude. Lehen elkarrizketa orain hamar urte egindakoa da. Nire interesa ez zen etnografikoa, euren bizipideak ezagutu nahi nituen, jarrerak, sentimenduak. Eta guzti hori oso ongi adierazten dute.
G. Zer iritzi dute baserritarrek euren buruaz?
E. Desagertzear daudela, hori ikusten dute, bai. Dena den, saiatu naiz sakoneko gauzak aztertzen. Sarri entzuten dugu gose asko pasa zutela, edota dantza egiteko debekuak zeudela, baina nik beste estiloko gauzak ateratzen saiatu naiz, esaterako, Elizak haragia jateko ematen zuen baimenaren ingurukoak.
G. Zer diote baserritarrek elkarrizketetan?
E. Markinako batek, esaterako, plazenta jaiotzen ondoren teilatupean lurperaturik uzten zutela kontatzen du; beste batek, andreak erditu eta gutxira bizilagunak joaten zirela opariak eramatera; errenta-ordainketaren ingurukoak ere oso bitxiak dira; bide-lapurrak; nire izeba bat tximistak harrapatu zuen eta ozta-ozta salbatu zen baina ohikoa zen behiak eta animaliak tximistek hiltzea. Gorbeiako artzainaren amak ere mutil-lagunen inguruko hiru pasarte xelebre kontatzen ditu. Bertso-paperak gauza arrunta zen artean; hildako umeei argazkiak ateratzen zizkieten, etabar.
G. Sorginkeria kontuak ere badira liburan, ezta?
E. Bai, eta bitxia da inguruko pertsonak agertzen zaizkidalako. Behin, Abadi?oko Abadeak exorzismo antzekoa egiten saiatu zen nire lehengusuaren birramonari. Oso hurbileko gauza da, ez da antzinako kondaira. Zeberioko Juanita izeneko andereak ere kontatu zidan bere aldameneko baserrikoak lamiak uxatzeko egiten zituztenak.
G. Haziendaren garrantzia kontuan hartu duzu?
E. Bai. Argazki ugari agertzen dira. Orain animaliei buruzko lan zabalagoa egiten nabil baina ez du liburu honekin zerikusirik.
G. Eta politikaz hitz egiteko gogorik al dute baserritarrek?
E. Ez dira zaleak, baina beharbada nik ere ez dudalako gaia ukitu nahi izan.
G. Eta euren iritziak gaurkotuz joan direla uste duzu?
E. Bai, hori antzematen da, baina ez zuzenean esaten dutelako. Gaur egun, oso zaharra dena ere egin du hurbilketa garai berrietara. Baina itzelezko saltoa dago seme-alabekin.
G. Zaharren hizkuntzaren aberastasuna sumatu al duzu?
E. Dudarik gabe. Maisuak dira elipsiaren kontuetan. Argitasun gutxi sartzen dute esaldietan baina hizkera zuzena, biribila dute. Hitz gutxi erabiliz, oso efektiboa da. Onomatopeiak ere ahotan dituzte beti. Bertute handiak dituzte hizkuntza arloan, bai.
G. Hain alde handia dago gazteen hizkuntzarekin?
E. Bai, gurea motelagoa da. Beste premia batzuk baditugulako. Eurak askoz espresiboagoak dira, zehatzagoak. Baserri girotan, halere, bada hain ondo hitz egiten ez duenik, baina nik egin dudan aukerarekin nahiko esatari onak harrapatu ditut. Batzuk agian ez dute etorri handirik baina esperientzia gogorrak dituzte kontatzeko.
G. Baserritarrak jakitun dira altxor horretaz?
E. Nik uste dut ez direla konziente. Gainera, gaur egun jende nagusiari harreta eskasa egiten zaio.
G. Erdaraz ez dakienik aurkitu al duzu?
E. Horretan bakarra topatu dut. Gainerakoak moldatzen dira erdaraz. Nabaria da, hori bai, umorea oso klabe diferentean dutela. Gorbeiako artzainaren ama elkarrizketatu nuen, andre-talde batean zela. Bera nahiko umoretsua da eta esaldi askoren esanahia ez nuen ulertzen. Barrezka azaltzen zizkidan gauzak eta nik ulertu ezin, hitzez-hitz bai baina esangura osoa nekez.
G. Jendeak gozo hartu zaitu baserrietan?
E. Abantaila izan dut nahiko hurbileko jendea aukeratu dudalako, eta bestela norbaiten bitartez joan naiz. Edozein modutan, baserritarren aurrean nahikoa zaizu jarrera onarekin agertzea eta interesa azaltzea beraiek kontatzen dutenaren aurrean gustura egon daitezen.
G. Bakarrik bizi den adinekorik topatu duzu?
E. Bai, horrelakoak gertatzen dira baina agian garai hori gainditu egin da eta gaur egun baserriak luxuzko etxeak bihurtu dira, kaletarrentzako egotitutako etxeak. Lehengo giroa aldatu egin da, beno, galdu.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.