Dezepzioetan barrena
Seguru nago anaia bikiak izatea gauza guztiz arrunta dena, baina bikiak izateaz gain idazleak izatea eta elkarrekin liburuak idaztea ez da hain ohikoa. Horrelakoak ditugu Zarauzko Martin eta Xabier Etxeberria anaiak, bikiak, biak idazleak eta oraingoan batera liburu bat idatzi dutenak. Itxoidazu Caf¨¦ de Passy-n du izenburu zarauztar anaiek idatzitako eleberriak. Benetako road movie-a.
Liburuan, hari bi, estilo bi eta sasoi bi landu dituzte: batean, gaur egun, bi anaia bikiek oporretan Frantzian gaindi egindako bidaia; bestean, ikasle euskaldun baten gorabeherak 70eko Parisen. Istorio edo ildo biak paraleloan doaz kontatuta, baina benetan komunean gauza bat dute nagusi, dezepzioa. Lehenengo ildoan X eta M anaiak ditugu, benetako Xabier eta Martinen alter ego-ak, baina benetako ezaugarriak hanpatuta.
Frantzian barrena doaz, Pariseraino, elkarrekin liburu bat idatzi nahian, eta aspaldiko lagun batzuk berriro ikusteko irrikan, milaka gorabehera, ezuste eta abentura biziko dute. Zati hau oso tonu arinean idatzita dago, X eta M etengabe ditugu elkarri ziri eta ezten. Elkarrizketa da nagusi zati horretan.
Liburuaren bigarren zatia, X eta M idatziz doazen zatia, pausatuagoa da, idazkera trinkoagoakoa. Deskribapena eta gogoetarako bidea gailentzen dira bertan. Patxi, zati honetako protagonista, 70eko Pariseko zurrunbiloan dago murgilduta, 68ko maiatzaren iraultzaren eta ETAren borrokaren giroak harrapatuta. Ahots bietan dezepzioa eta desilusioa izango dira nagusi, esan bezala.
Batean zein bestean idealizatuta dituzte pertsona, talde edo oroitzapen batzuk, baina zenbait gertaeraren ostean, dena olatuek aienatzen duten ametsen hareazko gaztelua bezalakoa izango da.
Batean desilusioak sentimentalagoak eta indibidualagoak dira; bestean, ideologikoagoak. Eta ororen gainetik, aurrera egiteko ezinbesteko beharra. Itxoidazu Caf¨¦ de Passy-n esku biez idatzi eta ahots bietan murgiltzera gonbidatzen gaituen eleberria da. Ahots biok hasieran sortzen duten zailtasuna gaindituta, eleberriak arintasuna lortzen du Frantziako bazterretan.
Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria: Itxoidazu Caf¨¦ de Passy-n. Elkar, 2004. 18,40 euro.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.