Hiriko bizimodua oinarri duen lehen pastorala idatziko dute
Antzinako kontuak jorratu ohi dituzte pastoralek, erdi galduta diren gaiak berreskuratu eta jende aurrean taularatuz. Baina, itxura denez, hauei ere berritzeko garaia heldu zaie. Honela, hiriko bizimoduan oinarritutako pastorala egiteko lanean hasi dira Be?at Achiary kantaria eta Mixel Etxekopar musikaria. Testua egiteko enkargua jaso duen Itxaro Borda idazleak irailerako amaituko du lana eta hortik aurrera lan artistikoak prestatzen hasiko dira, 2007an jendaurrean aurkezteko asmoarekin.
Pastorala saltsa ezberdinetako holtzetik loditu nahi dute eta, horretarako, aipatutako bi egileek azken hamar urteetan josi dituzten harreman artistikoak berreskuratuko dituzte, pastoral berritzailea sortzeko.
Taularatzeko ere modu modernoa aukeratuko dute Achiaryk eta Etxekoparrek. Musika, kantuak eta dantzak ezinbestekoak dira, noski, baina irudiak ere erabiliko dituzte, lanak kutsu gaurkotua izan dezan. Gai bereziak jorratuko dituzte, hala nola, Aturriko burdinolak edota Baionako Mousserolles auzoko burdin galdategiak, amodio kontuak ahantzi gabe.
Euskal Kultur Erakundeak eta Tarnosko Herriko Etxea elkarteak bat egin dute egitasmoarekin. Baina, zergatik aukeratu pastorala halako muntaia berezi eta modernoa egiteko? Achiariyren ustez, genero hau "euskal munduan altxor bat da, hilabete asko eskatzen ditu obra bat prestatzeko eta horrek energia asko ematen du". Zehazki, obra berriak "oraingo biziaren eta oroitzapenen arteko" lotura egingo duela agindu du.
Lan Berria
Bitartean, hilaren 24an eta 31an, Atherin, Basterretxe pastorala antzeztuko dute Ligi, Aterei, Lexantz¨¹ eta Etxebarren. Lanak, Bereterretxeren kantoriaren tragedia jorratzen du, Zuberoako abesti ospetsuan oinarriturik.
Egilea Pier Pol Berzaitz da. Berak moldatu du antzezlana, istorioa modu ezberdinean egokituz. Honela, korapiloa denbora jakin batean kokatu nahi izan du, kasu honetan, Aste Santuan. Horrek, berez, obrari izaera berezia emango dio baina, gainera, dantzak eta kantuak asmatu dituzte propio lan honetarako. Beraz, Basterretxe ezhoiko pastorala izango da. "Guzti horrek dinamika berezia ematen dio obrari", ohartarazi du egileak.
Izan ere, Bereterretxe lanaren pertsonaia nagusitzak aukeratzea ez da kasualitate hutsa izan. Larrainen jaiotakoa zen, eta gainera Ligin hil zuten. Aurretik Junes Casenave pertsonaiaren inguruan pastorala borobiltzeko aukera ere eman zieten antolatzaileei baina hau "gertuagokoa" dutelako aukeratu zuten, Joha?e Etxebest pastoraleko dantzariak eta antolatzaileetako batek gogoan duenez. "Herriari loturiko gaia nahi genuen", laburbildu du Pier Pol Berzaitzek.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.