Aizkorak eta zuziak
Itzulpen bakoitzaren azpian interpretazioa dago, zuzeneko edo okerreko interpretazioa. Jatorrizko testua ulertzetik haratago eramaten duen lana da, bidean hainbat oztopo aurki dezakeena. Hizkuntza batean urdin kolorea dena beste batean bi kolore izenetan banatzen da. Horrelakoetan interpretazioa hitzaren aukeran islatzen da inoiz baino gardenago. Alderantziz, urdina adierazteko bi hitz ezagutzen dituen hizkuntza batetik itzultzean zerbait galduko da nahitaez testu berrian, jatorrizkoaren testuinguruak laguntzen ez badu, behintzat.
Interpretazioa ironiaren bitartez bidera daiteke kasu berezi batzuetan. A.S. Pushkin idazle errusiarrak Horacio latindarraren O rus esaldia O Rus" bezala errusieratu zuen, esanahia erabat aldatuz, Horacioren herrimina Errusia zaharraren (Rus horren) gorespen bihurtu baitzuen era sinple bezain deigarri batean. Errusiar ospetsuarena ez zen, jakina, itzulpen bat, hitz jokoa baizik.
Itzulpena, aldiz, bere horretan aurkezten denean, hau da, itzulpen gisa, esanahia edo zentzua alda dezaketen okerbideko interpretazioak edo ulermen ezak beste modu batera juzkatzen ditu irakurleak. Euskal itzulpenaren historia laburrean toki bat edukiko dute honezkero J. Sarrionandiak F. Pessoa portugaldarraren O marinheiro drama estatikoa euskaratzerakoan izandako hanka-sartze eta gaizki ulertu guztiek. Itzulpen horren bukaerak antologia guzti-etan egon beharko luke, okerrago ezin baitzen ulertu bigarren gaubeilariak piezaren amaieran dioena. Ezagunagoa da, esango nuke, aizkoren eta zuzien artean gertatu zen nahastea. Gaztelerarekin izan dezakeen azaleko kidetasunagatik edo, tochas hitza aizkora izatera pasatu zen euskal bertsioan. Emaitza, ondorioz, guztiz arraroa da: hil kaxa baten lau kantoietan aizkora bana, eta ez zuzi bana. Hilotzak, beldurraren poderioz, ez dezan ihesik egin, seguraski.
Handik gutxira Sarrionandiak berak aitortu zuen: "Gela barru honetan, mundutik lekora / zuziak aizkora bihur ditzaket". Poetak horretarako ahalmena baitu (batik bat gela barru ilun batean), baita ere menderatzen ez den hizkuntza batetik itzultzean gauzak aldebresteko.
Noizean behin itzulpen zuzenera daraman interpretazio egokiaren azpian arruntegiak edo hedatuegiak ez diren datuak suertatzen dira beharrezko. Bestela, emaitzak kale egin dezake. B. Atxagaren azken nobelan harriturik irakurri nuen kortsikarraren patentea esamoldea, gaztelerazko patente de corso hitzen itzulpen omen dena. Egia da Kortsika uharteko biztanleak horrela deitzen direla, arazoa da corso hitzak ez duela hori esan nahi, latineko cursus lasterketa, bidaia hitzetik baitator. Untzi ofizial batzuek jasotzen zuten edozein erasoalditarako baimena zen ditxosozko patente hura, ez kortsikarrek -baketsuek zein basatiek- gogoak emandakoa egiteko zeukaten aukera.
Adibide batzuk besterik ez dira hauek, itzulpen lanean zelatan dauden arriskuak modu batera edo bestera gogorarazten dituztenak. Zenbat hautabide ezberdin ez dira igaroko itzultzailearen burmuinetik testuan ezarriko dituen hitzak behin-betikotzat eman baino lehen! Interpretazioaren eta beronen mugen gaineko kontrola une oro mantentzea ez da, inondik inora, lan erraza. Testu luzeetan, gainera, itzultzaile beraren bizitza lotzen zaio lanari: ezin ihesik egin orduan norabide ezberdinetako eraginei. Ezaugarririk gabeko gizona, R. Musilen sekulako nobela amaitugabea, gazteleratzen bukatu eta gero, Pedro Madrigal itzultzaileak lerro ezohiko eta eder batzuk idatzi zituen Portugaleten, 1981eko apirilean: "Espero que alg¨²n raro lector sepa captar el estremecimiento -cerebral y cordial- sentido por el traductor en tantas p¨¢ginas. Un poco como el autor al morir, quien tradujo al castellano sus ¨²ltimas p¨¢ginas pasaba tambi¨¦n por un peque?o trance de exilio y soledad". Sarritan itzultzailea aurpegirik gabeko instantzia bat dela uste badugu ere, hitzok gogora dakarkigute itzulpen bakoitzaren azpian egilearen antzekoa den gizaki bat dagoela, antzekoak diren miseria eta handitasunekin.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.