Durangoko azoka orain 40 urte
Gerediaga-Durango Merindadeko Adiskideen Elkartea duela 40 urte sortu zen, preseski 1965ko ekainaren 7an. Hamaika sortzailetariko bat izan nintzen, Zuzendaritzan inork nahi ez zuen ardura hartu nuelarik, Diruzaintza, sosik gabe noski. Berehala, uztailean, urte erdirako lau hirietarako programazioa onartu zen: Durango, Elorrio, Ermua Otxandiorako. Durangon, besteak beste, Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatzea erabaki genuen.
Azoka hau egitea elkarteko zuzendaritzakide baten ideia izan zen, Leopoldo Zugaza durangarrarena, aspalditik liburuzale amorratua. Bazekien, bere familiak Arabako hiriburuarekin urteetako loturak zituelako, nola Errepublika garaian Gasteizen holako azoka bat egin zela. Antzerako feria bat, eguneratua, eraberritua eta gure kulturari atxikia erabaki genuen, data bezala Domu Santuetako zubia hautatuz, urriaren 30 eta 31 eta azaroak 1. Azoka honen edukia erabakitzerakoan beste fenomeno bat ere ikusi genuen, gerra aurrekoan ez zegoena, hots, diskoa ere sartu behar zela, zeren eta Kataluniako nova can?¨®-ren ildotik, hemen euskal kantagintza berri bat sortzen hasia zelako. Diskoa, liburuarekin batera, Azokaren parte garrantzitsua izango zen eta izan da geroztik ere.
"Azokan fenomeno berri bat sartu beharra ikusi genuen: diskoa, euskal kantagintza berria sortzen ari baitzen"
Lehen lana Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako diputazioen partaidetza lortzea ezinbestekoa izan, nolabait, beraien itzalpean, Azoka ahalbideratzeko kontuan izanik oraindik Francoren diktadurapean geundela. Baimenak lortzea ere ez zen izan arazo makala, Informazio eta Turismo Ministerioaren Bilboko Ordezkariari, Zarzalejos jaunari, zehatz-mehatz liburu eta disko zerrenda, denak lege-gordailuarekin noski, eraman behar izan genizkion. Horrez gain Udalarena ere, ez bakarrik agintaritza zuelako, baizik eta Uribarriko Andre Mariaren elizpe ederraren jabe ere zelako. Aitortu behar da orduko alkatea Valent¨ªn Egidazu, Erregimeneko gizona eta jatorri karlistakoa bazen ere, ondo portatu zela eta bere baimenpean egin ahal izan zela. Besterik da, udal funtzionario frankista batek, inaugurazio bezperan, bandera gorri-hori ugari eskegi zituela elizpean, askoren amorrurako.
Hogeita bost argitaletxek parte hartu zuten Azokan eta katalogoak hogeita zortzi orrialde zituen. Ezin da, bistakoa denez, geroztik urterik urte loditzen joan den katalogoekin konparatu. Interesgarria litzateke urterik urtera, estatistika zehatza jakitea. Lau herrialdeotako agintaritza zuten neurrian, babesgarri suertatu ba ziren ere diputazioak, oroitzen naiz nola esan zigun bergarar euskaltzale ezagun batek : "Hau dok gure Diputazi?uak argitaratu daben guztia, '25 bake urte' hauetan?" Hain zen eskasa! Diputazioak bezala, hasieratik izan zuen Euskaltzaindiak stand lehenetsi bat. Ez dago esan beharrik orduan ez zegoela ez Euskal Herriko Unibertsitaterik, ez Eusko Jaurlaritzarik ere. Sari edo aipamen berezia, liburu interesgarri gisa Sociolog¨ªa y Pastoral de una Di¨®cesis: Vitoria lanari eman zitzaion. Lehen Azoka honek Euskal Herriko kultura mundua harriturik utzi zuen, gauza berri baten aurrean jarri bai zuen. "Jai au ez da izan, gure errietan antolatuten direan beste Euskal Jaien antzekoa, folkloreko gauzetan geldituten direlako beti: dantza, bertso, kantu... Beti azaleko gauzak. Azoka onek sakonago jokatu gura izan dau. Folkloreko gauzak ezetsi barik, euskal kultura adierazo, indartu ta zabaldu gura izan dau". Hau zioen l965ko azaroko Anaitasuna aldizkariaren zenbakiak. Beste euskal aldizkari - eta erdal egunkarietan ere- antzeko aipamenak irakur daitezke, orduko hemeroteketara joanez gero.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.