Arriagaren garaiko euskaltzaletasun diskretua
Ostiralean, urtarrilak 27, berrehun urte beteko dira Juan Cris¨®stomo Arriaga Bilboko Goienkale edo Somera kaleko 12an jaio zela. Egun berean, baina mende erdi lehenago, Mozart handia jaio zen Salzburgen.
Bilbok 11.000 biztanle zituen garai hartan, eta merkataritzaren etekinei esker, erosotasun guztiez hornituta zegoen: ospitalea, edateko ura iturri publikoetan, estolderia, 900 pertsonentzako antzokia Erronda kalean eta %80ko eskolatze-tasa zazpi eta 16 urte tarteko adinetan. Humboldt hizkuntzalariak kaleen garbitasuna goraipatu zuen Euskal Herrira egindako lehen bidaiaren buruan.
Bilboko burgesiaren handinahiak moteldu nahian, ordea, Bizkaiko jauntxoek Bakearen Portua sortu nahi izan zuten Abandon, ibaiaren beste aldean. Ordainetan, ontzat jo zuten Zamakolaren eskariz bizkaitarren derrigorrezko zerbitzu militarra, baina geroko matxinadek bertan behera utzi zituzten handikien asmo guztiak.
Arriagak Napoleonen soldaduen begiradapean eman zituen haurtzaroko urte gehienak. Aita, Berriatuko elizako organujole ohia, Zazpi Kaleetako merkataria zen orduan. Honexengandik jaso omen zuen Joan Krisostomo gazteak musikarekiko zaletasuna.
Bien bitartean, Abandon bizi zen Jose Paulo Ulibarri euskaltzale arabarrak euskara hutsezko lehen almanaka plazaratu zuen 1815ean, Egunari eusquerazcoa izenburupean.
Bilboko moldiztegietatik sortu ziren, halaber, Frai Pedro Astarloaren Urteco domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac eta Juan Jose Mogelen Baserritar nequezaleentzaco escolia, besteak beste.Azken honen arreba Bizenta, euskal literaturan ezagutzen dugun lehen emakume idazlea, Abandon bizi zen Arriagaren garaian, Eleuterio Basozabalekin ezkonduta.
Euskaltzale hauek Bilbo inguruko euskaldunen kontzientziak astindu zituzten, Joan Mateo Zabala irakaslea eta ospitaleko apaiz Bartolome Olaetxea ere tarteko zirela, baina Arriagaren bokazioak Pariseko aireak behar zituen aurrera egiteko. Hara abiatu zen 1822ko irailean, eta hantxe eman zuen azken arnasa 1826ko urtarrilaren 17an.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.