Euskararen berri, ingelesez
Nazioarteko soziolinguistika aldizkari batek EHUko irakasle talde batek landu alea editatu du
Badira 200 urte nazioarteko adituek euskara ikertzen hasi zirela. Egun, bertako adituak dira nazioarteko lingua franca erabilita euskararen inguruko ikerketak plazaratzen dituztenak. Hauen artekoak ditugu, esate baterako, Maria Jose Azurmendi eta I?aki Martinez de Luna unibertsitate-irakasleak, The case of the Basque: past, present and future ikerlana osatu berri dutenak.
Ale monografiko honetan, "hainbat ikuspegitatik begiratzen zaio euskararen bilakaerari, dela historia, dela ekonomia... baina gauza guztiez gain, ahalegin berezia egin dugu euskararen oraina, iragana eta geroa mundura zabaltzeko", esan du Maria Jose Azurmendi EHUko Gizarte-Psikologia katedradunak.
Azterketa oso zabala bada ere, hauxe da, Azurmendiren iduriko, liburuak eskaintzen duen ekarpenik garrantzitsuena: "geu izatea geure berri ematen dugunak".
Egileen ustez, hauxe da lanaren ekapen nagusia: "gu geu izatea geure berri ematen dugunak"
Berrikitan, zortzi artikuluz osatutako alea argitaratu dute, iaz plazaratu zutenaren osagarri eta jarraipen gisa. "Artikuluen egileentzat oso nekeza zen testu laburrak egitea, eskatzen genien baino bi aldiz luzeagoak egiten baitzituzten", azaldu du Azurmendik.
Ondorioz, lanen aukera bat egin behar izan zuten, eta hautatu gabe geratu ziren lanek bigarren alea plazaratu arte itxaron behar izan dute argia ikusteko. International Journal of the Sociology of Language aldizkariaren 174. alean editatu dute, nazioarteko soziolinguistika arloan euskararen kasua ezagutarazi eta bertoko ikertzaileen ikuspegia hedatzeko asmoz.
Azken 25 urtetako bilakaera, egungo egoera eta etorkizuneko hausnarketak bildu dira monografia honetan. Egoera deskribatzeaz gain, teorizazioak sostengatzen dituzten datuak ere azaldu dituzte bertan, bai eta ikertzaile eta garrantzitsutzat jo daitezkeen pertsonen ikuspuntuak ere.
"Nazioarte mailan, euskara erreferente bilakatu da hizkuntza-komunitate ugarirentzat, gure kasua eredugarria jotzen baitute beste errealitate batzuetarako", azaldu du EHUko katedradunak.
Ingelesez idatzitako ale monografiko hau Xabier Erizeren Euskararen historia: hizkuntzaren heriotzaren diskurtsotik mantentzeko ahaleginetaraino artikuluaz hasten da. Koro Urkizuk Euskararen corpusa osatzeko plangintza azaldu du jarraian, eta Xabier Mendigurenek eta Joxe J. I?igok Euskararen normalizazioaren aldeko gizarte-mugimendua.
I?aki Mart¨ªnez de Lunak, Xabier Isasik eta Olatz Altunak Euskararen erabilera, hizkuntza normalizazioaren giltzarri izenburuko gaiari heldu diote, eta Jose Maria Zendoiak, Jone Miren Hernandezek eta Olatz Olasok hizkuntzaren inguruko alderdi ekonomiko eta soziopolitikoak arakatu dituzte.
Monografiaren amaieran, Mikel Zalbidek, Nicholas Gardner-ek, Xabier Erizek eta Maria Jose Azurmendik Euskararen etorkizuna izenburuko artikulua osatu dute, eta Bojan Brezigar-ek Europar Batasuneko Hizkuntza-Politikak eremu murritzeko hizkuntzei begira gaia aztertu du.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.