Genekiena eta dakiguna
Orain arte bagenekien, Errioxako Donemiliagako monastegian, monje anonimo batek izioqui dugu eta guec ajutu ez dugu euskarazko esaldiak idatzi zituela 950. urtean prediku-liburu baten ertzean; eta hiru mende geroago, Gaztelako Fernando III.ak euskara erabiltzeko eskubidea onartu ziela epai baten bitartez Errioxako Ojacastro bailarako biztanleei.
Orain arte uste genuen Bernard Etxepare aitzindaria izan zela Errenazimentu garaian hizkuntza lantzeko ahaleginean, eta Bordeleko Fran?ois de Morpain liburugilearen etxean Linguae Vasconum Primitiae olerki-bilduma argitaratu arte, euskara hizkuntza agrafoa izan zela.
Orain arte bagenekien, Aita Barandiaranek eta konpainiak irakatsita, gaur egun erabiltzen ditugun zenbait hitz, aitzurra, aiztoa eta aizkora kasu, historiaurreko euskaratik heldu zaizkigula zuzen-zuzenean, baita aita -edo ata- eta ama ere.
Orain arte bagenekien, ortua, baratzea, luma, bakea, okela eta beste hitz asko erromatarren galdatzetan barna sartu zirela latinetik euskarara. Euskararen lurraldea Akitaniaraino, Andorraraino eta Burgoseraino hedatzen omen zen garai hartan, eta oraingo gaztelania eta frantsesaren ordez, iberiera eta hizkuntza zeltikoak ziren orduan euskararen mugakide.
Orain arte bagenekien zilarra, hartza, mendia, oreina, maitea eta beste hitz batzuk zeltengandik hartu zituela euskarak, eta iberieraz idatzitako zenbait idazkunetan, nescato eta gison bezalako euskal kutsuko hitzak irakur daitezkeela. Akitaniako harrizko idazkun batzuetan ere, andere, iluni, bihoxus, sembeto eta baigorrixo hitz bitxiak ageri dira, baita umme sahar ere Nafarroako Lerga herrian aurkitutako hilarri ospetsuan.
Orain arte genekien guztia hankaz gora jarri dute Iru?a-Veleiako idazkunek, eta euskararen eta euskaldunen iragana ulertzeko ziurtzatt jotzen genituen topiko asko baliorik gabe geratu da betiko.
Orain badakigu, eta bereziki Joan Perez de Lazarraga jauntxo arabarraren euskarazko eskuizkribuaren aurkikuntzaren haritik, Errenazimentu garaian euskara lantzea ez zela soilik elizgizonen kezka izan, elite sozialetako kide batzuek ere euskaraz idazten baitzuten, normaltasun eta naturaltasun osoz.
Orain badakigu, halaxe frogatzen baitute Iru?a-Veleiako aztarnek, garai hartan euskara eta latina auzokideen antzera bizi izan zirela Araba aldean, eta seguru aski gauza bera gertatzen zela Euskal Herriko beste bi erromatar hiri handietan: Gipuzkoako Irunen eta Nafarroako Iru?ea zaharrean.
Veleiako idazkunek duela 1.500 edo 2.000 urteko euskaldunen intrahistorian mugildu gaituzte. Behin-betiko.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.