"Eskolak elkarrekin bizitzen irakatsi behar du"
Ikasle etorkinak hezkuntza sistemaren bidez integratzeko bideak aztertuko dituzte gaur hasi eta asteazkena bitartean EHUren Donostiako udako ikastaroen baitan. Aniztasunaren trataera kontestu multikultural batean izenburupeko jardunaldiak Konrado Mugertza (Eibar, 1955) Euskadiko Kontseiluaren presidenteak zuzenduko ditu.
Galdera. Zein da ikastaroaren helburu zehatza?
Erantzuna. Testuinguru multikultural batean, oraintxe gure gizarteak duena, aniztasunari nolako erantzuna ematen dioten Hezkuntza Sailak eta euskal eskolak, eta nolako erantzuna eman beharko dioten hurrengo urteetan aztertzea. Horretarako, praktika onez arituko dira hainbat aditu.
G. Irakasleak prestaturik daude aniztasun horri heltzeko?
"Aniztasunari heltzeko tresnak jartzea baino zailagoa da mentalitateak aldatzea"
"Etorkinek bi hizkuntzak ikasi behar dituztela uler dezaten saiatu behar dugu"
E. Hori ez dago hitz batean azaltzerik. Bai irakasleen aldetik eta bai gizartearen aldetik, garbi dago profesionalek eta sistemak asko ikasi behar dutela, prestakuntza berariazkoa behar dutela esparru honetan. Irakasleek prestakuntza jaso dute, baina eguneratu beharra dute, elementu giltzarrietako bat baitira.
G. Eta zeintzuk dira besteak?
E. Irakasleak ardatza izan daiteke, eraginkortasunari dagokionez. Baina horrekin batera badaude arauak, ikastetxeetako antolamendua eta beste era bateko baliabideak. Eskolak berak eta sistemak berak moldatu beharra dute.
G. Zer ikasi dugu orain arte eta zer dago ikasteko oraindik gai honetan?
E. Egia da pixkanaka ikasten goazela. Praktika on asko ditugu eta hain zuzen ere egun hauetan horietako batzuk aztertuko ditugu adituen eskutik. Baina oraindik gehiago da ikasteko geratzen zaiguna. Transformazioa geratzen zaigu, mentalitateen transformazioa. Azken batean, batzuetan baliabideak jartzea eta tresneria lortzea errazagoa izan daiteke mentalitateak eurak aldatzea baino. Eta aniztasunaren kasuan, aniztasuna bere zabaltasunean ulertuta, mentalitate-aldaketa ezinbestekoa da, hau da, ulertzea aniztasuna ez dela bakarrik gauza naturala, eskolan eta gizartean etikoki zuzena eta onarnagarria; ulertzea aniztasuna ona dela, benetako balore bat dela, eta eskolak bereziki elkarrekin bizitzea da irakatsi behar duen helburuetako bat. Elkarrekin bizitzea da irakatsi beharreko helburuetako bat eta horretarako ezinbestekoa da aniztasunean heztea.
G. Zeintzuk dira aipatu dituzun praktika on horiek?
E. Horietako batzuk jardunaldietan ikusiko ditugu, Euskadin hainbat eskolatan abiatu baitituzte. Nik esango nuke beste praktika on batzuk ikas-komunitateetan ditugula. Planteamendu ireki eta malguak dira, kanpoko partehartzea sustatzen dutena, gurasoen eta beste eragile sozial batzuen bitartez. Eskolak dituen arazoei erantzuteko oso planteamendu ona da, ez bakarrik aniztasunaren gaiari heltzeko.
G. Adibideren bat aipa dezakezu?
E. Esate baterako, patioa eta jolasguneak hezkuntza-gune moduan antolatzen ikasi behar dugu, askotan gelan baino askoz hobeto ikasiko baitugu esparru horietan elkarrekin bizitzen. Hori hobeto landu daiteke. Horrez gain, baloreak landu behar dira, erabat oinarrizkoak baitira.
G. Zer egin behar da euskara benetako integrazio-tresna izan dadin?
E. Hau da puntu beroetako bat gai honetan. Erronka bat da. Kontuan hartu behar dugu gure gizartea normalizazio-prozesuan ari dela eta oraindik bide horretan euskara inguruetako estandarretatik urrun dagoela. Etorkinen etorrerak, kontuan hartuta %65 Hegoamerikatik datorrela eta gaztelaniaz badakitela, desoreka sortzen du eta zailtasunak gehitzen ditu. Baina hori da errealitatea eta horixe kudeatu behar dugu. Etorkinek premia linguistikoak, curruculumari dagozkionak eta tutorialak dituzte. Ezinbestekoa da etorkinak heltzen direnean lehenbailehen eskuratzea tresna hori, hau da, gaztelania eta euskara ikastea. Saiatu beharko genuke etorkinek naturaltasunez uler dezaten bi hizkuntzak ikasi behar dituztela, etorkizunean aukera berdinetan jokatzeko aukera emango diela, eta hori dela tresnetako bat euren integrazio prozesuan.
G. Helburu orokor hauek planteatzen direnean, behar beste zaintzen dira ikasleek gizabanako gisa dituzten beharrizanak?
E. Ez nuke esango hori gertatzen ez denik, arrisku hori badago. Edonola ere, hori ez da gaur egungo hezkuntza sistemaren filosofia. Hezkuntza Sailak ezarri zituen 2003-2006 eperako lehentasunak eta lehenengoa eskola inklusiboa da, hau da, pertsona, ikaslea ardatz duena. Helburua pertsona bakoitza, eskola partehartzailea eta demokratikoa. Eta hori guztia, pertsonari begira. Askotan arautu beharrak multzoekin lan egitera eramango gaitu nahita nahiez, baina irakasleek oso argi dute irakaskuntza pertsonalizatuaren garrantzia, guztiok desberdinak garelako.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.