Kafetegiko leihoetatik
Ikastaro bat emateko enkarguarekin joan nintzen Argentinara, Eusko Ikaskuntzak La Plata hiriko Unibertsitate Nazionalarekin duen hitzarmenari esker. Norbaitek galdetu dit nola ikusi dudan gizarte hori, eta nik erantzun, zenbait kafetegitako leihoetatik ikusi dudala gizartea, eta leihoek ematen duten angelu estua besterik ez dudala izan hangoa zer den ikusi eta nabaritzeko.
La Platan ezagutu nuen lehena, Jockey Club Kafetegia, eta bere leihoen ondotik ikusi nituen gizarte baten hasierako zertzeladak. Modernoa da, eta oso ondo jaten da bertan. "Asaditoetatik" aparte sukaldariak errezeta gaurkotuak zabaldu nahi ditu. Isiltasuna eta pentsatzeko giroa dira han nagusi. Humanitate Fakultatetik hurbil dago eta Dado Rocha hiriaren eragile eta fundatzailearen omenez zabaldu duten kultur etxearen ondoan.
Unibertsitateko sarrera burrunbatsua da, jendez betea, paskinak han eta hemen. Kideek irribarrez esaten zidaten hiru Fakultateak ondoan egona arren, Ekonomia Fakultatean ez zegoela paperik zoruan, Zuzenbidekoan bateren bat, baina Humanitatekoak batzen zituela beste biok ez zuten eztabaida gogoa. Unibertsitatea bizia ikusi nuen. Laster azaldu zidaten ez zela ezer ordaintzen Unibertsitatera joateko eta ez zegoela sarrera arazorik, nahi zuenak egin ditzakeela Unibertsitate ikasgaiak, eta hori Argentinako gizartearen lorpen historiko ezin ukitua zela. Argentinara artzain heltzen zenak ikus zitzakeen bere seme-alabak mediku edo ingeniari izaten, maila soziala hobetzen eta ekonomikoki hazten Unibertsitateak gizartean zuen paperari esker. Horregatik da hain instituzio garrantzitsua Unibertsitatea. Ikasleen artean ere jakinduri berezia ikusi nuen, jantziak ziren eta egiten zituzten galderetan lehendik zekitena agertzen zutela ikusten nuen.
Leiho ondoan eseri eta gizarte hau begiratzeko Tortoni kafetegia dugu Buenos Airesen. Entzutetsua da berau eta literaturan ezagunak direnei omenaldi gisa eraikitako espazioa egin du bere barnean. Jendez beteta zen hurbildu nintzen bakoitzean eta ateetan zaindariek jartzen zuten orden larregia, zerbaiten beldur balira bezala. Gorantz doan gizartea ikusten da hiriburuan, baina badago jendearen aurpegian tonu malenkoniatsua, garai zaharrak gogoan eta berriak zer ekarriko duen jakin ezinik.
Hitz egiterakoan argentinarrek erabiltzen duten kortesiak txunditu ninduen. Dena zen mesedez eskatzea, barkamena eskatzea, galdera egin aurretik galdera egiteko baimena galdetzea. Gizarte honetan jakin nuen Michel Foucaultek arrazoia duela, ez dagoela zubirik hitzen eta gauzen artean. Zeren kortesia bada nagusi ulertu behar da, hein berean, hitzak besterik ez direla, eta armada kalera irteten denean ez dutela baliorik. Edo armada ez bada politiko talde galduak bukatzen du gauzen bidez, hitzekin. Kezkati ikusi nituen ezagutu nituenak. Onartzen zuten amildegi ekonomikora eraman zituzten politiko horiek aukeratuak izan zirela, baina amildegia zela geratu zitzaien bakarra.
Hirugarren kafetegia edozein Euskal Etxeko kafetegia litzateke. Jendez eta ekimenez beteak dirudite euskal etxeek. Baina iragan puntu bat ere badute. Han biltzen direnek badakite azken emigrazioa iragan mendeko 50eko hamarkadan gertatu zela, eta zaila dela berriz beste emigraziorik ikustea. Horregatik iraganaren usainarekin batera gaurko euskal gizartean gertatzen ari denez jakin-min berezia erakusten dute. Historia eta memoria maite dute, identitate gaia hizpide nagusia da (Zer dira argentinarrak? Euskaldunak? Bietarik zerbait?), baina era berean han, gurean, zer gertatzen den jakin nahi dute. Han daude errotuak, eta hori garbi nabari da, baina beste zerbait nahi balute bezala bizi direla ikusten da Euskal Etxearen kafetegiko leihotik.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.