Bideo-klipak eta mugak
Iuri Lotman kritikako teoriagileak eta Tartuko eskolako buruak adierazten zuen muga beti dela kulturako toki aberatsa. Muga toki berezia da, han kultura bi lotzen direlako. Mugen esploratzaile bihurtu da Txuma Murugarren (Errenteria, 1964) musikaria, musika eta literaturaren arteko mugan. Han ez dago notarik, ez dago letrarik... han zentzua besterik ez dago.
Postmodernitatearen lehen zantzuak heltzen zirenean, polaroidak egitea zen gakoa: Suso de Torok Polaroid liburua atera zuen, Rafael Vallbonak Zapata italiarrak, bideo-klipen estetikan beren beregi oinarrituriko ipuin bilduma. Oinarri eta dena zen hizkuntzen arteko mugen igeriketa-lana. Argazkien lana igaro bada ere, bideoklipetan aritzea ez da arraroa izan generoen arteko elkarrizketa hauetan.
Txuma Murugarren Sasoi ilunak pop-taldearen buru izan zen 90eko hamarkadan; taldea desagertu zenez geroztik, bakarkako zenbait disko kaleratu ditu. Abestietan oinarrituriko ipuin liburua atera du Larrialdietarako irteera izenburupean. Ipuina da larrialdirako erabiltzen den lehen irteera eta larrialdietan egiten den bezala, hitz egitea, kontatzea lasaigarri bihurtu da pertsonaien -eta idazlearen- egoerei erantzuteko orduan.
Kantu baten aipamenak ematen die izena ipuinei. Baina ipuinak kantara hurbiltzeko estrategia desberdinak erabiltzen ditu. Batzuetan kantuaren azalpen luzea da. Besteetan, gehienetan, kantuaren tonua eta giroa da ipuinean nagusitzen dena. Hurbiltzeko era bi behintzat, edo kantua aitzakia da, eta orduan ipuinak bere bidea hartzen du, edo kantua oinarria da eta orduan ipuina morroia dugu. Denetan baina, ipuinak bere joera berezia agertzen du. Tartean, kantuen aipamenik gabe diren ipuinak ere badira, mugarri gisa edo. Eta kantuen aipamenik ez duten ipuinoi arreta jarri behar dio irakurleak, eurak baitira zentzuaren bidegileak.
Bada beste ohar bat liburuaren aurrean kontutan izan behar dena. Ipuin asko egunkarietan agertu dira eta kazetaritza literatura bihurtzeko joeran kokatu da Txuma Murugarren, beste askok egin duten bezala, Iban Zalduak gure artean eta Juan Jos¨¦ Mill¨¢sek beste eremuetan. Baina kontu horietan denek dakite gupidarik gabe igaro behar direla ipuinak aldizkaritik liburura.
Txuma Murugarren: Larrialdietarako irteera. Paper Hotsak. Soraluze. 2006. 118 orrialde. 14 euro.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.