Interneten euskarazko testuak erraz eta zehatz bilatzeko tresna berria garatu dute
Interneten euskarazko bilaketak egiten direnean, emaitzak ez dira oso onak izaten orohar. Hutsune hori betetzeko, Eleka Ingeniaritza Linguistikoak Miatu erraz tresna garatu du Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren enkarguz.
Berez, euskarazko webguneak indexatu eta indize hauen gainean bilaketak egiteko funtzioak eskaintzen dituen liburutegia da Miatu erraz delakoa. Web garatzaileei zuzendutako tresna informatiko berri hau www.euskara.euskadi.net helbidean deskarga daiteke, "euskarazko softwarea deskargatzea" deritzon atalean.
Nolanahi ere, Miatu erraz liburutegi informatikoari etekina atera ahal izateko, "behar-beharrezkoa da web-garapenerako oinarrizko teknologien berri izatea", Elekako teknikariek argitu dutenez.
Horrez gain, erabilerraztasuna da Miatu erraz honen ezaugarrietako bat, eta txt eta html formatuetan dauden euskarazko hitzak bilatzeko aukera eskaintzen du, Windows zein Linux sistema eragileen laguntzaz.
"Indizean bilatu aurretik hitzak lematizatu egiten ditu", azaldu du Elekako adituak. Honek esan nahi du, bilaketarako gako-hitza "amaren" baldin bada, indizean "ama", "amek" eta abar bilatuko direla, baina ez "amonaren" edo "amigdala".
Miatu erraz instalatzean, gogoan izan behar da bi zatitan banatuta dagoela: alde batetik, programaren oinarrizko liburutegia, eta bestetik, liburutegi horretan oinarritutako goi mailako lengoaien interfazeak. Arazorik sortzekotan, Elekak laguntza teknikoa emango du bere webgunearen (www.eleka.net) bitartez.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.