"Bizitza taularatzea da nire erronka nagusia"
Ruth Guimer¨¤ bizkaitarra (Bilbo, 1981), Fran Lasuenek eskatuta itzuli da New Yorketik Ipuin Iberiarrak ikuskizunean parte hartzeko. Bizilekua Atlantikoaren bi aldeetan duen antzezle gazte honen iritziz, antzerkia egunerokotasunean oinarritu beharko litzateke, "istorioak asmatzen ibili gabe".
Galdera. Non eta Strasberg familiaren eskolan zabiltza ikasle. Nola lortu zenuen?
Erantzuna. Bizkaiko Foru Aldundiaren beka bat eskuratu ondoren, John Strasbergekin harremanetan jarri nintzen. Aktore, produktore, zuzendari, diseinatzaile eta idazle lanetan aritu den gizon honek familiaren tradizioa jarraitzen du hezkuntzaren alorrean. Robert De Niro, Meryl Streep, Al Pacino eta beste antzezle batzuek aitarekin ikasi zuten, eta Johnek lan metodologia bera erabiltzen du. Urtero lau ikastaro ematen ditu, eta hamar edo 12 ikasle besterik ez ditu onartzen bakoitzerako. Duela bi urte joan nintzen berarekin ikastera, eta dagoeneko, lau ikastaro egiteko aukeratu nau. Ildo honetan, pribilegiatua sentitzen naiz, dudarik gabe.
"Eguneroko gaiak biltzen ditu 'Ipuin iberiarrak' antzezlanak, handinahikerian erori gabe"
G. Ikastaroak amaituta hona itzultzeko asmoa al duzu?
E. Udaberrian, Broadwayko American Theater of Actors antzokiko partaide aukeratu ninduten, eta Kukuxumusu euskal enpresaren www.sanfermin.com webgunean Bettie Basque izeneko saioa egiten dut, San Ferminei buruzko elkarrizketak landuz Mahattaneko biztanleentzat. Momentuz, Euskal Herria eta Big Apple tartekatzen jarraituko dut nire egutegian.
G. Nola gerturatu zinen antzerkigintzara?
E. Hamasei urte nituela dantza garaikidea egiten nuen, baina tailer batean izena eman ostean, talde bat sortu nuen Basauriko Antzerki Eskolako azken promozioko ikaskide batzuekin. Ikasketak amaitu aurretik lanean hasi nintzen, eta hainbat konpainiatan lan egin dudan arren, ez nengoen batere pozik hemengo egoerarekin. Ondorioz, antzerkiari buruz nuen ideia errealitate bilakatzea posible ote zen ikusi nahi izan nuen. Horrexegatik joan nintzen New Yorkera.
G. Zein da zure erronka nagusia antzerki munduan?
E. Nire erronka bizitza taularatzea da. Ez dugu drama edo komedia handirik asmatu behar, eguneroko bizitza bera nahiko absurdoa eta sakona baita. Gauzak ahalik eta sinpleen eta ahalik eta pertsonalen egiten saiatzen bagara, artea egitea lor dezakegu.
G. Zure ametsa bete al duzu?
E. Askotan gustuko ez dituzun gauzak egin behar dituzu bizitzeko, baina oraingo honetan, oso pozik nago Ipuin iberiarrak ikuskizunarekin. Ez da handinahikerian erortzen den lana eta horrek askatasun handia eman digu zintzotasunez lan egiteko.
G. Zer da, hitz gutxitan, Ipuin iberiarrak?
E. Eguneroko gaiak biltzen dira lau ipuin hauetan: amodioa, segurtasunik eza, estuasuna... den-dena errealitatean oinarrituta, niri gustatzen zaidan bezalaxe. Taula gainean, hiru musikari eta bi aktore gaude, eta istorioa kontatzea da gauzarik politena eta garrantzitsuena. Ipuina hain ederki idatzita dagoenez, aktoreok ahotsa eta keinuak jarri besterik ez dugu egin behar.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.