"Umorea oso zaila da, baina horretan ahalegindu nahi nuke"
Euskal literaturan pisu handiko izena eta izana duen idazlea da Felipe Juaristi (Azkoitia, 1957). Durangoko Azokaren aurtengo edizioan, estilo aldetik zeharo desberdinak diren bi liburu aurkeztuko ditu: Ez da gaua begietara etortzen eleberria eta gazteei zuzendutako Etxearen negarra. Elkarrekin zerikusirik ez dutela dirudien arren, bigarrena idazteak lehengoaren tragediari aurre egiten lagundu omen dio.
Galdera. Bi liburu arras desberdinak plazaratu berri dituzu Durangora begira.
Erantzuna. Estilo aldetik guztiz desberdinak dira eta aldi berean idatzi ditut gainera. Ez da gaua begietara etortzen liburuaren tonua oso tragikoa da, eta gazteentzako eleberrian, aldiz, askoz alaiagoa. Lan aniztasun hau izan da depresioan ez erortzen eta disfrutatzen lagundu nauena. Tragediak gainezka egiten zidanean, Etxearen negarra hartzen nuen eta momentu ederrak pasatzea lortu dut.
"Barkatu ahal izateko, gauza batzuk ahaztu egin behar dira"
"Idazle batentzat garrantzitsuak izan daitezke sariak, eta itsugarriak ere bai"
"Ez dakigu zer irakurriko den 20 urte barru; horixe da garrantzitsua"
G. Gogorra izan al da eleberri tragiko hau idaztea?
E. Duela bost urte ekin nion idazteari, baina aldaketa asko egin dizkiot. Hasieran, 500 folio idatzi nituen eta gero, orrazketa anitzen ostean, erdia baino gutxiagorekin gelditu naiz. Orain arte barruan nuena botatzeko idatzi dut.
G. Zerk bultzatu zintuen Etxearen negarra idaztera?
E. Oso literatura serioa eta tristea egin izan dut, eta momentu honetan, aldiz, pailazo izan nahiko nuke. Literatura modu transzendenteegian bizi izan dut, eta honen aurrean, Etxearen negarra idatzi dut. Munduan dagoen gauzarik zailena, adiskideak edota seme alabak barrez lehertzen jartzea dela uste dut, eta horretan jarri nahiko nuke nire ahalegina. Literatura baliagarria da bai ongi pasatzeko, bai aurkakorako ere. Bere balio nagusia komunikatzeko duen gaitasuna da. Jendeari barre egin araztea izugarri polita iruditzen zait, eta Woody Allen bezalako pertsona bat miresgarria iruditzen zait arrazoi horregatik.
G. Ez da gaua begietara etortzen eleberrian iraganarekin zerikusia duten hiru historia dira nagusi.
E. Bere aitaren zain dagoen argazkilaria, bere senarra hil duten tokira etortzen den emakumea eta hirugarrena bere iraganari aurre egin nahi dion gizona dira pertsonaiak. Hirurak lotzeko tramoia bat muntatu dut atentatu batekin. Hau aitzakia bat besterik ez da hiru pertsonaia horien barnean dagoena kanporatzeko. Nire aburuz, horixe da nobelaren balio nagusia. Pertsonaiak hizketan hasten dira, eta zauriak itxi behar dituztela konturatzen dira. Asko aditzen da, barkatu bai, baina ez dela ahazten. Nire ustez aldiz, gauza batzuk ahaztu egin behar dira, barkatzeko modu bat da, eta sanoa da gainera. Horixe da liburuan dagoena. Liburu konplexu eta lirikoa da.
G. Mina ahaztu daitekeela uste al duzu?
E. Bakoitzaren aukera pertsonala dela uste dut. Nire iritziz, eta plano pertsonalean ari naiz, ez naiz herri honen egoeraz ari, bakearen neurri handi bat ahaztean dago, ahazteko dugun gaitasunean. Nik nire buruari aplikatu diot hau, izan ditudan arazo pertsonaletan. Batzuek pentsatuko dute kikiltzea dela, eta agian horrela da, ni koldarra bainaiz; baina niri balio izan dit.
G. Euskadi Saria jaso duzu bi aldiz: 1998an Galderen geografiarekin eta 2000. urtean Animalien inauteriarekin. Noraino dira mesedegarri ala kaltegarri horrelako sariak?
E. Gure sistema literarioan ez dira horren garrantzitsuak. Idazle batentzat, aldiz, garrantzitsuak izan daitezke. Baina gogoan izan behar da sariek itsutu egin zaitzaketela, eta idazleak bere askatasuna galdu sarien eraginez. Ikuspuntu pertsonaletik, sariak ez dira niretzat inportanteena, baina bakoitzak ematen dio garrantzia nahi duenari. Obra duin bat sortzea askoz ere baliotsuagoa da niretzat. Azken finean, gure literaturan ez dakigu zer gertatuko den hemendik 20 urtetara, eta ez dakigu zeintzuk izango diren "bizirik" geldituko diren
liburuak. Bakoitza bere buruarekin kontentu egotea da garrantzitsuena, eta norberak libreki idaztea.
G. Idazteko ofizioan, zenbateko garrantzia dute aitabitxiek?
E. Sistema literarioan badute noski garrantzia. Periodikoetan azaltzea, elkarrizketak egitea eta hitzaldiak ematea sistema horretako osagaiak dira. Kontuan hartzekoak dira, noski, baina berriro diot: ez dakigu literaturan zer geratuko den, ez dakigu gure bilobek zer irakurriko duten. Horixe da nire ustez garrantzitsua.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.