Azokak kontsumitzaile eta egileen arteko elkargunea dela frogatu du
Ikusentzunezko euskarriek musikazaleegan duten pisua egiaztatu dute
Diskoak, liburuak, aspaldiko lagunak eta makina bat emozio. Horiek guztiak eta askozaz gehiago hartu ditu egunotan Durangoko Landako Gunea kristal eta burdinazko eraikinak. Izan ere, nobedadeak merkaturatzea eta gizartearen aurrean lehen aldiz ematea ez dela bere helburu bakarra agerian utzi du beste behin Liburu eta Disko Azokak, atzo bertan bukatu zen 42. edizio honetan.
"Eztabaida guztiez gain, produktuan sinesten jarraitu behar dugu"
"Antzinako lagunekin eta beste idazleekin topo egiteko leku egokia izatean da", zioen Unai Elorriaga idazle getxotarrak azoka zabaldu bezperan, Paia anaia-arreba bertsolariekin batera Oroimenaren lupa izenburuko bertso musikatuen ikuskizuna prestatzen ari zela. "Hemen moduko girorik ez duzu beste inon aurkitzen", gehitu zuen, ekitaldiaren inguruan sortzen den harreman-sarea gogoan.
Giro horrek erakarrita, egile ugari hurbildu da Durangora, lan berriak sinatu eta batez ere entzule eta irakurleei izen eta aurpegia jartzeko asmoarekin.
"Ni sinatzeko aitzakiarekin etortzen naiz", aitortu zuen Jon Arretxe idazlea, Morto vivace eleberri berriaren ale bat erosle bati eskaintzen ari zela. "Baina batez ere Durangon sortzen den girotxo hori dastatu nahian nator, harremanak landu, bai idazleekin edo bestelakoekin. Herritik osteratxoa egin eta euskara munduko jendearekin elkartu", gehitu zuen.
Aurtengo edizioak besteak beste ezaugarri bat izan du: azokak bere egoitzaren mugak hautsi ditu inoiz baino gehiago, sortzen duen itzala inguruko kultura-azpiegiturentzat pizgarri gertatu baita. Hala, hainbat kultur ekitaldik osatu dute azokaren egitarau ofiziala; horietako batzuek, gainera, edizio honetako zenbait nobedade aurkezteko balio izan dute, tartean Sommer jaunaren istorioa antzezlanaren estreinaldiak edo Mikel Urdangarinen eta Kenzazpiren disko berrien aurkezpen-kontzertuek.
Hain zuzen ere, musikaren atalean inoiz baino nabariagoa izan da ikusentzunezko euskarri berrien pisua. Hala, ohiko soinu-grabazioekin batera, bideoklipak edo zuzeneko emankizunen DVDa txertatu dute talde askok Durangon aurkeztutako nobedadeetan.
Horiek, gainera, erosle askoren -gazteak bereziki- gustuko izan dira, salmenta-datuei erreparatuz gero behintzat. "Euskarrien inguruko eztabaidez gain, produktuan sinesten jarraitu behar dugu", errepikatu du behin baino gehiagotan Diskoetxeen Elkarteko buru Anjel Valdesek.
"Inoiz baino anitzagoa"
Izenburu gutxi batzutan baino, aurtengo salmentak produktu ugariren artean banatu direla nabarmendu zuten atzo editoreek, diskoetxeek eta antolatzaileek, aurtengo edizioaren balantzea egiteko orduan. "Eskaintza anitza da, ildo askotariko lanak izan dira aurten eta aniztasuna balio bilakatzea oso garrantzitsua da gurea bezalako literatura batean", adierazi zuen horren harira Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari Jorge Gim¨¦nez Bechek, salmentei dagokionez "urte polita" izan dela nabarmendu ondoren.
Iritzi bereko agertu zen Diskoetxeen Elkarteko buru Anjel Valdesek, haren ustez Durangon aurkeztutako produktuak adin tarte eta gustu desberdinetako kontsumitzaileak asetzeko modukoak izan baitira. "Ez da inor bereziki nabarmendu eta hala ere salmenta onak izan dira. Horrek adierazten du sektorea "inflexio puntu batean egon daitekeela", gehitu zuen diskogintzak azken urteotan bizi izan duen krisialdia gogoan.
Horrez gain, azoka gunearen inguruan antolatutako ekitaldien arrakasta nabarmendu zuten antolatzaileek -aipamen berezia egin zioten Oroimenaren lupa ikuskizunari-, eta hurrengo edizioetan egitarau hori sendotzeko asmoa agertu zuten. "Ez dugu baztertzen gu ere ekitaldi-sortzaile izatea", azaldu zuen azokaren zuzendari Jon Irazabalek.
Sarien pisua eta salmentetan duten eragina
"Hau da saria irabazi duena". Esaldi hori sarri entzun da Elkarren erakusmahaiaren aurrrean, bisitariak Xabier Montoiaren Euskal Hiria sutan (aurtengo Euskadi Sariaren irabazlea) liburuaren paretik igaro ahala.
Golardoak liburuaren salmentak berpiztu ditu eta edizio honetako salduenen artean jarri du. Horien artean daude Mariasun Landaren Festa aldameneko gelan (Erein), Eider Rodriguezen Haragia (Susa), Fernando Morilloren Iratiko sorgin basatia (Ibaizabal) eta John Boyneren Pijama marradunaz jantzitako mutikoa (Alberdania).
Musikaren atalean, Txuma Murugarrenen Marjinalia (Gaztelupeko hotsak), Berri txarrak-en Zertarako amestu (Gor) eta Ken 7ren Argiak (Oihuka) nabarmendu dira. "Potato eta Martxoak 31 talde beteranoen lanak ere aipatu behar dira", erantsi zuen Diskoetxeen Elkarteko buruak.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.