"Guk ere igartzen dugu bizimodu aldaketen eragina"
Nerea Mujikak (Durango, 1960) duela lau urte bereganatu zuen Durangerriko Adiskideen Gerediaga Elkartea -eta, zeharka, Durangoko Azoka- gidatzeko ardura. Denbora tarte honetan, Geografia irakasle hau euskal kulturaren geografian gertaturiko aldaketa guztien lekuko izan da. "Ohiturak aldatu dira, eta oraingo parametro berriekin, gure lekua aurkitu behar dugu berriro ere", esan du.
Galdera. Iritsi da, bada, aurtengo azokaz balantzea egiteko unea.
Erantzuna. Gure ustez, oso Azoka ona izan da aurtengoa. Batetik, jende kopuru ederra bildu da, eta bestetik, kanpora begira, azokak proiekzio berezia lortu duela esan dezakegu. Georgiatik etorritako gonbidatuek sendotu egin dute iaz idazle esloveniarrekin hasi genuen bide berria. Egitarauaren aldetik, ez da batere erraza asmatzea, baina nik uste dut aurten azken urteotan ikusi dugun jenderik gehien batu dela bertan, beharbada umorea izan delako ardatza edo beharbada asmatu dugulako talde eta pertsona egokiak ekartzen.
"Kanpora begira, proiekzio berezia lortu du aurtengo edizioak"
"Beste formatu batzuei ere lekua egin beharko diegu aurrerantzean"
G. Aurreko edizioen beheranzko joera ikusita, zenbaitek halakoxe nekea somatzen zioten Azokaren orain arteko ereduari. Zein da zure iritzia?
E. Ez dut uste horren garrantzitsua denik aurreko urteetako jende kopuru handi horiek erakartzea. Gainera, ezin dugu espero ere horrelako jende ilara ikaragarriak biltzea. Herrian gertatu diren bizimodu aldaketak azokan ere igartzen dira. Gure aisialdiko ohiturak zelan aldatu diren ikusita, normaltzat jo behar da jende gutxiago etortzea. Azokaren kalitatea ez jaistea da gogoan hartu beharrekoa, eta hor erne ibili behar dugu gauzak hobeto egiteko, eta beharbada alor batzuetan hausnarketa sakonak egiteko ere.
G. Durangoko Azoka da ekimen pribatuari esker geure artean antolatzen den kultur ekintzarik handiena. Zein da arrakastaren giltza?
E. Kontuan izan behar dugu Durangoko Azoka elkarte txiki batek egiten duen lana dela. Herritik sortutako ekimena da, beraz, borondate eta ilusioaren ondorioa, eta honek ez dauka preziorik. Bestetik, 42 edizio dira dagoeneko, eta horrek merezi duen lekua ematen dio edozein enpresa edo ekimeni.
G. Zeintzuk dira, zure ustez, Durangoko Azokaren barruan hobetu beharrekoak?
E. Gure plan estrategikoak kalitatearen aldeko apustua berretsi du. Azokak, ekintza askoren antzera, hausnarketa bat behar du, eta horrexetan gabiltza. Ez gaude arduratuta, baina etorkizunera begira Azoka gaurkotu behar dela deritzogu. Seguraski, beste formatu batzuetako kultur adierazpideek ere bertan izan beharko lukete lekua. Gure gazteei begira ere, gogoan izan behar dugu oso eroso bizi direla eta kasu askotan nobedadeak etxeko pantailan ikustea nahiago dutela. Beraz, parametro horiekin guztiekin, geure lekua topatu behar dugu berriz ere. Garbi daukaguna da Gerediaga Elkarteak entzun egingo dituela zeresan zintzoa eta ganorazkoa daukaten pertsona, elkarte eta erakunde guztiak erabakiren bat hartu aurretik.
G. Durangoko Azoka alde batera utzita, zeintzuk dira Gerediaga Elkarteak esku artean darabiltzan erronka nagusiak?
E. Gerediaga Elkartearen helburua da Durangaldearen alde lan egitea alor desberdinetan, batez ere gure izaera, ondarea eta ohitura zaharrei eutsiz. Askotan, ez da erraza mantentzea artzain-txakurraren eguna edo ezpatadantzariaren eguna. Ekitaldi xumeak dira Azokaren aldean, ez dira batere mediatikoak, baina honelako elkarteen bitartez egingo ez balira, seguruenik desagertu egingo lirateke. Bestetik, ahalegin handia egiten ari gara Durangaldeari lotutako informazioa dokumentategi mailan hobetzeko.
G. Geografia irakaslea izanik eta Gerediagako lehendakaritzan lau urte egin ondoren, zelan ikusten duzu euskal kulturaren geografia?
E. Euskal kulturaren geografia herri eta auzoetara mugatzen da urtean zehar, eta salto izugarria da urtean behin euskal kulturarekin zerikusia daukan edozein lekutako jendearekin topo egitea. Aurten, Georgiako idazleak izan ditugu gonbidatu eta benetan harrituta gelditu dira, honen herri txikia izanda zelako azoka handia dugun ikustean.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.