Oro bare, oro dardar
Izenburu berezia jarri dio bere poema liburuari Ibai Iztuetak (Zegama, 1977): Oro bare. Hain zuzen ere, oro bare dagoela ematen badu ere, azpian badira mila dardara bizi. Joseba Sarrionandiaren aipu batekin hasten da poema bilduma: "Arroka hauetatik itsasoa begiratu/ eta ematen du mantsoa, bare barea/ ia lo dagoela", baina horrela ematen badu ere, epika begiekin begiratzen duenak barnean diren tentsioen berri eman nahi du.
Aipura heldu baino lehenago, irakurleak elkarlanean egindako hitzaurre berezia izango du aurrean, eta han ematen zaizkio liburuko zenbait irakurketaren berri. Liburu osoa Lagerst?tten bat da: "Lagerst?tten esaten zaie gorputz biguneko faunen erregistro fosilei eta oso direnez bakanak eta arraroak palentologoek harribitxitzat dauzkate. Bizitzaren historiari buruzko informazio ezin preziatuagoa ematen digute lagerst?ttenek".
Ibai Iztuetaren poemak ere bizitzako fosilak dira, bare eta geldi direnak, baina sentipen trumoitsu baten ondoren emanak, geldirik izan baina bizitzaren testigantza ematen dutenak.
Helburuak eta asmoak garbi azaldu dituen arren, poesia molde ugariak erabili ditu egileak liburuan, eta ironia puntu batek ez badu hutsik egiten (Ume artean, 101), nahiago ditut joera barnekoi batekin batera ondutakoak.
Iztuetak poesia molde nagusi bi lantzen ditu. Batetik badu pentsakizunaren eta hausnarketaren poesia egiteko joera nagusia, eta liburuko lehen aldea, bizitzako anekdotetan oinarriturik saiatzen da analogiaren bidez zentzu orokor bat bilatzen. Kontrastea da nagusi Oro bare deituriko poeman: "Alde batetik, nahaste bipolarra/ Bestetik, igande bazkalaurre, oro bare badian./ Haizetxoa tamarizen adatsean katibu" (31), edo bizipen gogor eta eliptikoa Familia, lagunak deiturikoan (32).
Bestetik egunerokotasunetik gora egiten du poesiak gizartearen alderik kritikagarrienen bila, eta poema luzeetan hizkera arrunta erabiltzeko joera mantentzen du, batez ere laugarren aldean: "Mistika hutsa, kaferik gabe" deitzen den atalean
Oro bare. Ibai Iztueta. Utriusque Vasconicae. Donostia, 2008. 111 or. 12 euro.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.