Erantzun formako galderak
Nobela baten helburua istorio bat kontatzea dela esatea, nobelaren gaineko azalari bakarrik erreparatzea da. Idazle batek idazten du zerbait esan nahi duelako, zerbait komunikatu, zerbait sentiarazi irakurleari. Nobela apaingarri, hitzen joko edo entretenitzeko tresna baino gehiago, espresiobidea da, komunikatzeko tresna. Idazleak istorio bat asmatzen du beste era batera nekez azaldu dezakeen zerbait azaltzeko. Azken finean, askotan esan den bezala, gezurra erabiltzen du egia esateko.
Galdetuko balidate irakurle bezala zer den nobela bati eskatzen diodana, erantzungo nuke nire buruan istorio eta mundu berri sinesgarri bat marraztu eta sortzeaz gain, istorio horren azpiko geruzan, lur azpiko ibai baten antzera, egia bat aurkitu nahiko nukeela. Horren bila hasten naizela uste dut liburu baten lehenengo orrialdea irekitzearekin batera. Idazlearen egia. Bizitzaz duen ikuspuntua, azken finean. Mundua une batez bere begietatik ikusteko aukeraren bila nabil.
Gehiengoak erantzunak nahi ditu galderak baino gehiago. Segurtasunak nahiago zalantzen aurrean
Literaturaren historian bizirik mantendu diren idazlanek egia bat gordetzen dute euren orrialdeetan, eta horregatik ez dira zaharkitzen eta ez dute balioa galtzen. Horregatik bihurtzen dira klasiko. Duela ehun urte baino gehiago idatzitako nobela batean geure sentimenduak aurkitu ditzakegu, geure galderak, geure zalantzak. Azken finean, egungo gizakiok ditugun sentimendu eta galdera asko duela ehun urte bizi zirenen antzekoak baitira, ez baikara hain ezberdinak, hain bereziak. Badaude gai potolo batzuk literaturaren historian zehar beti presente daudenak: heriotza, maitasuna, denboraren iragaitea...
Baina beti gauza berdinei buruz idatzi dela onartuz gero, norbaitek galdetu dezake ea merezi duen idazten jarraitzeak. Dena esanda baldin badago, zein den orduan idazle batek bere obra berriarekin literaturari eta gizarteari egiten dion ekarpena. Idazle bakoitzak badauka gauza esklusibo bat, berak bakarrik duena, eta hori munduari begiratzeko modua da, eta ondorioz, mundua kontatzekoa. Hor dago ekarpena, hor dago nobela bakoitzak eskaintzen duen aberastasuna. Nobela horrek bakarrik eta ez beste batek eskaini ahal duena.
Nobela batean murgiltzen naizenean mundua egile horren begietatik ikustea bilatzen dudala esan dut, baina ez hainbeste mundua egilearen begietatik begiratuta nire galdera guztiek erantzuna aurkituko dutela pentsatzen dudalako, baizik eta munduaren ikuspegia zabaltzen didaten galderak sortzen dizkidalako nobela on batek.
Kunderak esana da nobela on batek irakurleari erakusten diola gauzak berak uste baino konplikatuagoak direla. Erantzun azkarrak nahi dituenak ez ditzala nobela on batean bilatu. Literaturak eta arteak orokorrean galderak sortarazten dizkigute, geure buruaren mugak zabaltzen dituzte, eta jarrera hau ez dator bat egungo gizartearen nortasunarekin. Munduaren konplexutasuna azaltzen duenari mesfidati begiratzen baitio egungo gizakiak, errealitatea modu ordenatu eta sinple batean irenstea errazago egiten zaiolako. Gehiengoak erantzunak nahi ditu galderak baino gehiago. Segurtasunak nahiago zalantzen aurrean.
Baina nobela on batek erantzun formako galderak eskaintzen dizkigu, eta galdera formako erantzunak. Galderak eta erantzunak aldi berean.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.