Ahoz aho harribitxiak jasotzen
Ahozko ondarea jasotzen hamar urte baino gehiago daramatza Ahotsak proiektuak - Katalogatutako bi mila zinta inguru eskuragai daude sarean
Harribitxiz beterik daude gure aitona-amonen ahoak. Desagertzear den bizimoduaren testigantzak dira, eta pixkanaka bazterreratzen ditugun solasak ezkutatzen dituzte. Higikorrak eta galkorrak dira, ordea, harribitxi horiek. Bizirauteko derrigorrez jaso beharrekoak dira, eta horretan buru belarri lanean ari da Badihardugu Eibarko euskara elkartea. Ahozko ondarea jasotzeko Ahotsak proiektua martxan jarri zuten orain dela hamar urte baino gehiago. Etxez etxe eta atez ate doaz kontakizunak jasotzen, eta mila seiehun ahots baino gehiago bildu dituzte jada.
Proiektua gero eta sendoagoa bilakatzen ari da. Lau bat lagunen ekina 50 erakunde baino gehiagoren zeregina bilakatu da. "Hasieran bakoitza bere aldetik ahozko ondarea biltzen ari ginen", dio Asier Sarasuak, Dihardugu elkarteko lehendakariak. "Gerra aurreko jendearen lekukotasuna eta altxorrak jaso nahi genituen, arduratuta baikinen nola galtzen eta nola transmisioa eteten ari zen. Indarrak elkartu behar genituela erabaki genuen, lana sistematizatu eta metodologia jaki bat jarraitu". Urtetik urtera gero eta erakunde gehiago atxiki zaio Ahotsak proiektuari. Berrogei udalerrik bat egin dute orain arte, beste hainbeste erakundek, eta Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Diputazioaren babesa ere daukate.
40 udalerrik eta beste hainbeste elkartek bat egin dute proiektuarekin
Atez ate egin beharreko lana da. Tokian tokiko udal eta elkarteekin elkarlanean, elkarrizketatuen lagina osatzen da, eta ondoren, aitona-amonaren etxera jo ohi da. Askok harriduraz hartzen dute eskaria, Sarasuaren hitzetan. "Etxeko andrea edo nekazaria izateagatik ezer esateko dutela pentsatzen dute, medikua edo beste herriko jende ezagunagoak behar ditugula. Euren euskara ere ona ez dela pentsatzen dute askok. Beste eskualdeetakoena edo ikastoletako haurrena hobea dela diote. Baina beraiekin eguna pasa eta gero benetan interesatzen zaigula konturatzen dira".
Altxor ugariren jabe dira gerra aurretik jaiotako belaunaldiak, erabateko ahozkotasunean bizitakoak baitira. "Askok irakurri eta idatzi ozta-ozta egiten dute. Horregatik, informazioa jasotzeko eta ingurukoekin harremanetan jartzeko beti ahoz aritu dira. Gainera, gehienak euskal elebakarrak dira. Gazteleraz badakite baina egunerokoan euskara hutsean aritzen dira. Euskal Herri tradizional batean ere jaiotakoak dira, orain dela 100 urteko Euskal Herria nolakoa zen esaten digute". Horregatik, herri hizkera jasotzeaz gain, "memoria historikoa" jasotzeko ere balio handiko kontakizunak dira.
Orain arte elkarrizketatutako hizlarien erdia baino gehiago gipuzkoarrak izan dira, baina Euskal Herriko lurralde gehientsuenetako hizlariak aurkitu ditzakegu. Horien artean, edadetuenak 103 urte ditu. Guztira, bi mila zinta inguru katalogatu dituzte, eta hamabost mila pasarte inguru eskuragai daude. Sarean kontsultatu daitezke, proiektuak eta edukiak ahalik eta hedapen handiena izan dezan tresnarik "azkarrena eta merkeena" baita, elkartearen hitzetan. "Gure asmoa grabazioak egin, ahozko ondarea jaso, eta azken batean, ahozko artxibo bat sarean jartzea da, erabiltzaileari ondo katalogatutako artxibo bat oso modu eskuragarrian emateko". Milaka lagunen bisita jasotzen du Ahotsak sareko atariak. Erabiltzaileak anitzak dira, hortaz. Ikerlari eta adituez gain, ikastetxeen eta euskaltzaleen bisita ere jasotzen du.
Orain arteko bidetik lanean jarraitzea da elkartearen asmoa. Ahalik eta testigantza gehien biltzea da lehentasuna, ahozko ondarea "galkorra" baita, eta belaunaldi hauek ere adinean gora doaz. Urte berriari begira, erronka berri bat ere dute esku artean. Jasotako informazio guztiari emaitzak atera nahi dizkiete. Ildo horretan, euskalkiei lotutako atal berri bat sortu nahi dute. Orain arte, elkarrizketak kontsultatzeko herriz herri egin behar zen, baina helburua euskalkien arabera kontsulta ere egin ahal izatea da.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.