Mingaina trebatzeko eskolak
Eskariarekin batera dibertsifikatu egin da bertsotan ikasteko moduen eskaintza - Bertso-eskolez gain, hainbat aukera daude bertsotan aritzeko
Bertsoak entzuten gozatzearekin aski ez, eta bertso-eskoletara jo ohi dute zaleek, mingaina trebatu eta belarria fintzeko. Bertsozale Elkartearen arabera, mila seiehundik gora dira egun Euskal Herrian bertso eskolak jasotzen dabiltzanak. Haurrak eta gazteak dira gehienak, baina badira helduak ere. Hamarretik lau. Zaletuen kopurua haziz joan ahala, gainera, haziz joan dira bertsogintza eskolak ere. Bai kopuruz, eta baita izaeraz ere. Eskariarekin, dibertsifikatu egin da eskaintza, eta ohiko eskolez gain, bertsoaren munduan murgiltzeko beste hainbat modu sortu dira han hemenka.
Hitzaldien bidez bertsolaritzara gerturatzeko aukera eskainiko du, adibidez, Durangoko Plateruena Kafe Antzokiak aste honetan. Helduentzako DF Bertsozale Eskola egingo da bigarrenez, Asier Iturriaga Plateruenako kultura arduradunak azaltzen duenez. "Bertsotan aritzeko eskolak ematen dira normalean, baina oraingoan hitzaldi formatuan egingo dugu. Ez da hainbeste denbora 2009ko Bertso Txapelketa Nagusia egin zela, eta txapelketan parte hartu zuten agente ezberdinekin emanaldiak egingo ditugu, hori baliatuz. Lau ikuspuntu desberdinetatik begiratuko diogu txapelketari". Andoni Ega?ak emango dio hasiera ostegun honetan eskolari, eta gai jartzaileen, kazetarien eta zaleen txanda izango da ondoren.
Familiak elkarrekin bertsotan aritzen dira Aguraingo bertso-eskolan
Senideekin bertsoaz gozatzeko aukera eskaintzen du, berriz, Aguraingo Familia Bertso Eskolak. "Bertso-eskola bat baino gehiago behar genuela konturatu ginen", dio Oihane Pereak eskolako kideak. "Bertsolaritzaren inguruan aritzeko lagun talde bat elkartu nahi genuen, baina Araban bertso zaletasuna familian transmititzeko garaia ere bazela iruditzen zitzaigun. Helburu horrekin erabaki genuen familia guztiarentzako bertso-eskola bat osatzea". Bost familia elkartzen dira orain hamabostero Agurainen bertsotan aritzeko. Begirale batekin aritzen dira haurrak, errimekin jolasean eta kantuan, besteak beste, eta bertsogintza lantzeko irakasle batekin, berriz, helduak. Ondoren, elkartu eta hainbat ekimen egiten dituzte familian, beti bertsolaritza ardatz dutela. "Familian egiteko aukerarik ez balego, jende gutxiago animatuko litzateke. Haurrekin doazelako bertsogintzarako tarte bat hartzeko aukera dute gurasoek".
Taberna bilakatzen da Algortan bertsozaleentzako gune. Berrogeita hamar lagun inguru dabiltza bertako bertso-eskolan, eta horietako hogei helduak dira. Ohiko eskolak jasotzeaz gain, hirugarren denbora deitutako tartea ere izaten dute hauek, non eta tabernan. "Martitzenetan eskola amaitzen denean, gaueko hamarrak aldera, tabernara joaten gara", azaltzen du Miren Loizaga Algortako bertso-eskolako kideak. "Egunaren arabera, zortzi lagun edo hogei lagun elkartu gaitezke, eta tabernan bertsotan ibiltzen gara irauten duen arte, goizaldera arte". Maila guztietako bertsolariak elkartzen dira bertan, talde desberdinak baitaude bertso-eskolan. Urte luzez ibilitakoak astero elkartzen dira, eta bertsolaritzan aurreneko pausuak ematen ari diren hasiberriak deitutako taldeko kideak hamabostean behin. Gainera, gero eta gehiago dira. "Ahoz ahokoak ongi funtzionatzen du. Etorri, giroa gustatu eta lagunak ekartzen dituzte batzuek. Goizetan eskolak emateko eskaera ere egin digute, baina momentuz, ezin izan dugu halakorik egin".
Euskaldun berrientzako topalekua ere badira bertso-eskolak. Hala da Agurainen, esaterako, Perearen hitzetan. "Euskara garatzeko eta osatzeko beste zerbait behar dute euskaldun berriek, eta euskal txoko pribilegiatua da horretarako bertso-eskola". Algortako bertso-eskolara ere euskaldun berri asko gerturatzen direla dio Loizagak. "Euskaraz bizi ahal izateko beste gune bat aurkitzen dute bertso-eskolan. Askotan elkartzen gara, bertso saioak eta bazkariak antolatzen ditugu, adibidez, eta hor ere euskaraz hitz egiteko aukera dute". Iru?eako Hizkuntza Eskolan euskaldun berrientzako bertso eskolak eskaintzen dira, eta bi talde osatu dira aurten.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.