Liburuetan bakarrik
Liburuez asko hitz egiten den bitartean, gutxi irakurtzen den irudipena duela zioen orain dela gutxi Rafael Chirbes idazleak elkarrizketa batean. Chirbesen esanetan, liburuetan dago idazle batek pentsatzen eta sentitzen duena, eta ez besten inon. Kazetariaren galderei erantzunez liburuan dagoena kontatzeko idazleak egiten duen ahalegina alferrikakoa da, lortzen duena obra laburtzea, eskematizatzea eta banalizatzea baita, idazleak esan beharrekoa liburuan zehar esaten duelako. Horregatik idazten du liburu bat. Ez duelako beste modurik esan nahi duen hori esateko nobela baten bitartez ez bada.
Askotan liburu edo idazle bati buruzko iritziak ematen dira haren libururik irakurri gabe. Honen arrazoia da haren inguruko hainbat informazio jasotzen dugula komunikabideen bitartez eta horrek sentiarazten digula jada ezagutzen dugula haren obra: Elkarrizketa batean esan duena gogoratzen dugu, edo kontatzen duen istorioaren sinopsia ezagutzen dugu, edo bere liburuari kritikari batek egindako iruzkina irakurri dugu... Gaur egun, informazioaren gizarte honetan, liburu bati buruzko iritzia emateko nahikoa da horiek ezagutzea, antza.
Gaur egun, liburu bati buruzko iritzia emateko nahikoa da horiek ezagutzea, antza
Baina idazleak liburuan esaten duena ulertzeko bide bakarra dago, Chirbesek gogoratzen digun moduan. Iturri fidagarri bakarra liburua bera da, dena dago liburuan, eta kasu gehiago egin behar zaio liburuak esaten duenari, idazleak berak liburuari buruz emandako azalpenei baino. Izan ere, askotan idazleak berak ere ez du zehatz-mehatz jakiten zer esaten duen bere obrak. Nobela bat idatzi eta hainbat elkarrizketa egin behar izaten ditu idazleak. Promozioa deitzen zaiona. Idazleak azkenean bere diskurtsoa eratzen du eta bere liburuak hori esan nahi duela sinesten du, baina liburuak askoz gehiago esaten du. Askotan berak ere ez dakiena. Zenbat gezur esaten dion askotan autoreak bere buruari horrelako aurkezpenetan... Esanaren esanez azkenean sinistu egiten dituen gezurrak.
Zentzu honetan, agian komenigarria litzateke idazleak berak noizbehinka bere liburua berrirakurtzea. Liburuak zer kontatzen duen hainbeste aldiz errepikatu ondoren, agian ahaztu egin dezakeelako benetan esaten duena. Promozio bira baten ondoren, liburua berriz irakurri eta sorpresa hartu dezake idazleak. Benetako sorpresa.
Sari garrantzitsu bat irabazi zuen idazle bati behin entzun nion idazle bihurtu denetik ez duela idazteko denborarik. Hitzaldiak, prentsaurrekoak, zutabeak han eta hemengo aldizkari eta egunkarietan... Faltan botatzen zuen idazle ez zen garaiko lasaitasuna, anonimotasuna. Eta bereziki idazteko denbora eta zerbait esateko gogoa. Izan ere, behin hitzaldiak, elkarrizketak eta artikuluak prestatu ondoren, zer esatekorik gabe geratzen zela sentitzen zuen. Eta nola idatzi ez baduzu orri zuriaren goserik? Nola idatzi naturaltasunez zeure idazteko moduaz hainbeste hitz egin ondoren? Dena liburuetan dago. Baina zer gertatzen da idazleak liburua idazteko denborarik ere ez duenean?
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.