Urkola eta Cuestaren laburmetraientzat estatu mailako bi sari, Canal Plus kateak horietako bat erosi duelarik
Juanan Urkola eta David Cuesta gipuzkoarren bi laburmetraiek sari bana lortu dute Valentzia eta Torrelavegako lehiaketetan. Urkola tolosarrak epaimahaiaren izendapen berezietako bat lortu du Valentzian eta Cuestak, berriz, laburmetraien lehen saria eskuratzearekin batera, gidoien arloan ere garaipena lortu du. Gainera, Canal Plus telebista kateak Urkolaren bideoaren emisio eskubideak erosi ditu, La noche m¨¢s corta saioan hasi delarik egile tolosarraren lana eskaintzen. "Valentzian saritu duten Sokatira bideoa" -bideo sorpena deitzen dio berak- "asko gustatu zitzaien eta nirekin harremanetan jarri ondoren itxi zen akordioa. Guztira, zortzi bider emango dute", dio Urkolak. Diru laguntzak Donostiako Udal Patronatoaren laguntzarekin egin du Sokatira. Bi anai eta sexua dira istorioaren oinarri. Guztira, bi minutuko hamar bideo egin behar ditu, proiektuaren izena Hamar aginduak delarik. "Udal Patronatoak ematen duen babesari esker gazte ugari ari gara lanean. Aurkeztutako proiektua onartuz gero, Patronatoak baliabide guztiak gure eskura uzten ditu", azaltzen du. "Litekeena da, gainera, Canal Plusek hamar bideo hauen eskubidea bereganatzea". Bideoen arloari dagokionean, Juanan Urkolak dio diru laguntzek behera egin dutela. "Orain, laguntzaren zatirik nagusiena zine edo argazkien inguruko lanak babesteko erabiltzen da. Gainera, ordenadore bidez egindako animazioak ere garrantzia handia du azkenaldi honetan, eta, ondorioz, bideoaren arloak behera egin du nabarmen". David Cuesta donostiarrak, bere aldetik, Manuel Guti¨¦rrez Arag¨®n Lehiaketa irabazi du Cupido es ¨¢spero laburmetraiarekin. Gainera, Torrelavegako lehiaketan bertan gidoien lehen saria ere eskuratu du bere hurrengo laburmetraia izango den Con los ojos cerrados-en gidoiarekin. Borja Kobeagarekin batera zuzendu du Cuestak hogei minutuko iraupena duen saritutako laburmetraia. "Adineko emakume bat, honen alaba eta emakumea zaintzen duen mutil gaztearen arteko harremanen gora-beherak aipatzen dira", dio Cuestak. "Oso pozik gaude. Izan ere, 150.000 pezeta eskuratu ditugu eta horri esker ari gara hurrengo laburmetraia egiten".
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.